Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasunaldiaren 4. edizioan aurkeztutako lanen laburpenak irakurgai daude jada Osagaiz aldizkarian

2025-10-22

Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak plazaratzen duten argitalpenaren ale berezi honetan, apirilaren 10ean egin ziren XVI. Pediatria Topaketetan aurkeztutako lanak irakurtzeko aukera egongo da.

Osagaiz aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 4. jardunaldia antolatu du aurten. Horretan lankide izan ditu UEU eta EHUko Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetza eta Medikuntza eta Erizaintza, Farmazia eta Psikologia Fakultateak. Osasunaldiaren helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea da.

Jardunaldia 2025eko apirilaren 10ean egin zen, aurrez aurre, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Leioako Egoitzan, Donostiako Medikuntzako eta erizaintzako Irakasgunean, eta Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan. Eta online.

Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izan ziren azken bi-hiru ikasturteetan osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-amaierako lanak: medikuntza, erizaintza, farmazia, odontologia, fisioterapia eta psikologia arloetakoak. Gainera, aurtengo edizioan irakasleek ere parte hartu dute, haien ikerketa-lerro eta proiektuetan eskaintzen dituzten gradu-amaierako lanen aukerak aurkeztuz, ikasleen eta irakasleen arteko harremana eta lankidetza sustatzeko.

Orain, Osagaiz aldizkariaren ale berezi honetan aurki ditzakezue aurkeztutako lan horien laburpenak, lotura honetan sakatuz.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean
Ikastaroa
Azaroan ikastaro interesgarria eskainiko du Gipuzkoako Medikuen Elkargoak:  GAIXOTASUN KRONIKOEN MANEIUA BARNE MEDIKUNTZAKO EGUNEKO OSPITALEAN PRESENTZIALA - Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean &n...
Osagaizen ale berria
Aurten Osagaizek 10 urte bete ditu eta, ohi bezala, ale berriak argitaratzen jarraitzen du. Orain lehenengo ale arrunta atera da, uda ostean Pediatriaren jardunaldiarekin ale berezi bat atera ostean. Zenbaki berrira sartzeko:https://aldizkariak.ueu....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan