Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoetan izena emateko epea zabalik

2013-02-26

 

 

MATRIKULAZIOA

  • Data: 2013ko apirilaren 20a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Ordutegia: Larunbata. 9:30-13:30/15:00-19:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-prezioak:

Orokorra: 56,00 €.

Ikasle, langabe eta erretiratuak: 50,40 €.

UEUko Bazkideak: 42,00 €

  • Matrikula-epearen hasiera: 2013/02/01
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013/04/12

Ikastaroa larunbatean (apirilaren 20an) izango da.

Ikastaroaren ideia da jendea euskaraz trebatzea osasun arloan, batik bat neuromuskulueskeletikoen proba diagnostiko garrantzitsuenak erakustea. Bai fisioterapia arloan, bai medikuntza arloan oso garrantzizkoa da diagnostiko on bat egitea; funtsezkoa da, beraz, proba hauek ondo egiten ikastea, bai eta zer adierazten duten ere.

 

Irakaslea

  • Loitzun Izaola Azcona

    Fisioterapian graduatua. Osteopata. UEUko kidea. MUGI Fisioterapia Zentroa eta Athletic de Bilbaoko Futbol Eskola. Esku terapian aditua.

 

Helburuak

  • Proba diagnostiko garrantzitsuenak zeintzuk diren ikastea, pazienteen arazoak errazago atzemateko.
 

Edukiak

Gorputzeko ataleko proba diagnostiko garrantzitsuenak erakutsi eta banaka praktikatu, haien erabilera aztertu eta frogatzeko.

 

Metodologia

Ikastaro praktikoa izango da. Probak erakutsiko dira eta ondoren praktikan jarriko dira ikasleen artean, biko edo hiruko taldetan banatuta.

 

Nori zuzendua

Osasun arloan pazienteak tratatzen dituen edozeini (mediku, fisioterapeuta...).

 

Matrikulaziorako argibideak

Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan