Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OEEren 23. Biltzarrean izena emateko epea zabaldu dugu

2013-04-02

Gai interesgarriak eta gaur-egunekoak maiatzaren 10 eta 11ko Osasun Biltzarrean

Aurtengo gaia, jakingo duzunez, “Haurtzarotik Gaztarora…” da eta Iruñean egingo da maiatzaren 10 eta 11n. Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 6ra arte.

www.oeegunea.org webgunean sartu eta datuak bete behar dira izena emateko, baina adi egon. Bazkidea bazara edo iaz parte hartu bazenu, gogoratu zure erabiltzailea (posta elektronikoa) eta pasahitza erabili behar dituzula. Gogoratzen ez baduzu Idazkaritzan eskatu dezakezu: ooe@oeegunea.org.

 

Hitzaldiak: haurtzaroko osasuna, etorkizun osasungarrirako baldintzak, drogen ikuspegi desberdina, pubertaroaren aldaerak, elikagaiekiko alergiak, haurtzaroko tratu txarrak, intoxikazioak, egutegi kirurgikoa, adingabearen autonomia…

Ahozko aurkezpenak: infekzioak ospitale batean, apnea-hipopnea tratatzeko alternatiba, ariketa fisikoak eragindakoa anafilaxia, onikomadesia, tuberkulosia pediatrian, gehiegizko pisua dutenentzako programa, genetikaren eragina, latentziaroa, haurtzaindegira joateak osasunean duen eragina, parinaud-en sindromea, jarduera fisikoa diabetesa dagoenean, goi-mendia eta medikamenduak, txertoak…

Posterrak: 27 poster egongo dira ikusgai

 

Tailerrak: gazteei nola entzun eta nola hitz egitea aztertuko da, baita drogei buruz argi izan behar diren kontzeptuak ere.

   

 

Kontuan izan, tailer bakoitzean dauden plaza kopurua 20 direla eta inskripzio dataren arabera beteko direla.

 

Izen ematearen zenbatekoa

Langileek 90 € ordaindu beharko dute eta ikasleek 25 €. Maiatzaren 10eko afarira joan nahi izanez gero 35 euro gehiago ordaindu beharko dira inskribatzeko orduan.

 

Erantsitako fitxategian egitaraua dago.

 

Info guztia: www.oeegunea.org 

 

Izena emateko: http://www.oeegunea.org/biltzarrak/izena_eman

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan