Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

"Errezeta zaharrak Osakidetzan sendatu gabeko gaitzari"

2013-11-28

 Leire Garro Osasungintza sektoreko arduradunak eta Edurne Larrañaga Euskara idazkariak Osakidetzako II. Euskara Planari buruz iritzia plazaratu dute Berria egunkarian:

Errezeta zaharrak sendatu gabeko gaitzari

Osakidetzak Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planaren zirriborroa aurkeztu du Osasun Sailak, eta ekarpenerako fase bat ireki. Plan horrek 6 urteko iraupena izango du 2013tik 2019ra.

Osakidetzako II. Euskara Planari bere argi-ilunak ikusten dizkiogu. Euskararen ezagutzan ez ezik, erabileran jartzen du indarra, eta hori poztekoa da, Osakidetza euskaldundu dadin funtzionamendua euskalduntzea ezinbestekoa dela aitortzen duelako. Planaren helburuek, ordea, ez dute hori berresten, eta euskara zerbitzu hizkuntza gisa mugatzen du, baldintzak dauden kasuetan, lan hizkuntza bilakatzeko aukera aipatuz. Gure ustez, euskarak lan-hizkuntza, komunikazio-hizkuntza eta zerbitzu-hizkuntza izan behar du, eta planak hori jaso behar du, eta plangintza gisa eta modu progresibo zein ordenatuan egiten dela ziurtatzeko mekanismoak behar ditu. Norabide horretan egiten diren urratsak prozesua atzeraezinezko bilakatu behar dute. Osakidetzako Euskara Planak baldintza aproposak sortzen lagundu behar du, ez bakarrik baldintza horiek aprobetxatu.

Testua osorik irakurtzeko hemen

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan