Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Doluari buruzko dokumentala

2014-01-31

Zer gertatzen da maite dugun hori hiltzen denean? Normala da sentitzen dudana? Noiz hasi behar gara kezkatzen? Eta trabatzen bagara nora jo? Kontzeptuetatik abiatuta, "Aulki hutsak" izeneko dokumentala zuzendu du Iñaki Peña OEEkideak.

Dokumentala doluaren prozesuari buruzkoa da, heriotzaz eta bizitzaz beraz, esperientzia profesional eta bizipen pertsonal ezberdinekin osatutakoa. Zainketa aringarriak giza eskubide bat direla aldarrikatuz.

Mami korapilatsua irudi dotorez apainduta (hiria eta herria, mendia eta itsasoa, helduak eta umeak, emakumeak eta besteak, Euskal Herria eta India…), geure belaunaldiko eta munduko geure lurraldeko musikaren lagin bat plazaratzen da.

OEEko 24. Osasun Biltzarrean dokumental hau proiektatuko da, baina lehenago ere emango dute:

- Otsailaren 26an 19:00etan. Zumaquera Ibilbidea 35. Gasteiz.

- Martxoaren 18an, 19:30etan, Bilboko Kafe Antzokian.

- Martxoaren 5ean 19:00etan. Ibarraundi museoa. Eskoriatza.

"Aulki hutsak" dokumentala. Making of

Utzi zure iruzkina

2014-02-19 19:01

Eriotzari buruz ikuzpen berri eta frezko eta Humanitatez eta sensibitatez egindako filmea. Zorionak

2014-02-19 14:24

Gehien-gehienetan sarrera librea da, kontrakorik esaten ez bada (OEEren biltzarra, esate baterako). Halaber, gaztelerazko azpidatziekin ematen dugu normalean (Kafe Antzokiko emanaldian edo OEEren biltzarrean izan ezik).

2014-02-19 14:06

Dokumentala ikusi ahal izateko, baimen berezia edo antzekorik behar da ala libre da sarrera?

2014-02-06 23:06

Quisiera informarme del curso 4, 5 de abril sobre el duelo en Donostia. Donde se celebra (calle)y precio Muchas gracias

Azken Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan