Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasun zientzietan ere, saretuz ikertzen

2014-06-03

UEUko Osasun Saileko ordezkariek maiatzaren 30ean antolatutako topaketen harira Gara egunkarian kaleratu zuten artikulua duzue honakoa.

Ikasle askorentzat unibertsitate-garaia izan da euskara ezagutu edota euskaraz bizitzeko aukera. Euskaldun berri askok ikasi du «ondarruera» deszifratzen, askok euskaraz ikasi du euskal adarreko ikasle batekin ligatzeko eta, areago, askok gaitasuna garatu du historiaz, zientziaz zein bizitzaz euskaraz naturaltasunez hitz egiteko. Mundu akademikoan, sarritan talka egin dute euskarak jasan dituen gutxiespenak eta ikasle askok bizitako esperientziek. Karrera zientifikoan aurrera egin ahala, gero eta zailago da komunikazio sare euskaldunak mantentzea, garatzea eta naturaltasunez erabiltzea; baina zailtasunek edota gutxiespenek ez dute errealitatea ezabatzen eta, egun, bistakoa da euskal komunitate zientifikoa egon badagoela: euskaraz ikasi, ikertu eta ekoizten duen komunitatea; existitzen ez diren baliabideak une oro garatzen dituen komunitatea, hain zuzen ere.

Zentzu horretan, duela lau urte, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) topaketak antolatu zituen, osasun zientzietan ikertzen genuen zientzialari euskaldunon komunitatea biltzeko asmoz. Bihar, maiatzaren 30ean, berriz, bigarrenez biltzeko dei egin digu UEUko Osasun Sailak, non eta Eibarren. Zertarako? 2010eko bideari jarraipena emateko, eta oraindik ezezagunak diren ikerlari euskaldunak sarera erakartzeko eta berau sendotzeko.

Osorik irakurtzeko: naiz.info

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan