Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Aulki hutsak dokumentala eta elkarrizketa

2015-02-12

Bilbo-Basurtu ESIak, euskara normalizatzeko programaren barruan, Aulki hutsak dokumentala emango du. Egilea Iñaki Peña Bandrés da, Zumarragako Ospitaleko barne-medikuntzako medikua. Gaia: maite ditugunak hil osteko dolua.
 
Profesionalen eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen ditu dokumentalak. Euskara da hizkuntza nagusia, baina badaude gaztelaniaz eta ingelesez zenbait testigantza. Dokumentaleko elkarrizketak euskaraz (hizkuntza nagusia), erdaraz eta ingelesaz daude, eta azpitituluak gaztelaniaz. Lau kapitulutan banatuta dago, gaika: mina, haserrea, egun seinalatuak eta itxaropena. Epilogo batek burutzen du lana. 
 
Heriotzaren osteko dolu-garaiari aurre egin dioten pertsonen testigantzek osatzen dute: 'Gertuko pertsonen bat hiltzen zaigunean kaltegarria da gure mina geuretzako soilik gordetzea. Norbaiti kontatu, atera egin behar dugu atsekabe hori'.
 
Gaur egun gure gizartean tabu bihurtu den gaia dakar dokumentalak, maite dugun hori hiltzean zer? galderari erantzuna topatu nahian. 
 
Sinopsian hau esaten da: Zer gertatzen da maite dugun senidea hiltzen denean? Normala da nire sentimendu hau? Noiz hasi behar dugu kezkatzen? Nora jo behar dugu hor harrapatuta geratzen bagara? 
 
Emanaldiaren ostean elkarrizketa ireki bat egongo da ikusleen eta egilearen artean. Euskaraz. 
 
Hona hemen deialdia: 
 
NOIZ: Otsailaren 19an, osteguna 
ORDUA: 13:30 
NON: Basurtuko Ospitalea, Gobernu-pabilioian, Gorbea aretoan 
 
IZENA EMATEKO: 
OSPITALEKO ARRETA LANGILEAK: 
INICIO//TODOS PROGRAMAS//APLICACIONES//PERSONAL-RRHH//FORMACION CONTINUADA 
LEHEN MAILAKO ARRETAKO LANGILEAK: 
eBiBa prestakuntzaren kudeaketarako plataforma bidez 
 
** (Ekitaldi honek ez du ez konpentsaziorik ez esataldurarik edukiko) 
Informazio gehiago nahi izanez gero, edo kontsultetarako: 6008 edo 6120

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan