Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Ordezkapenetan euskarazko osasun zerbitzua bermatzeko eskatu dute

2015-06-04

Iturria: berria.eus

Medikuen oporretan, ordezko erdaldunak jarri zituzten iaz herri ugaritan. Kexuak bilduko dituzte hainbat taldek, «atzerapausorik» ez dadin izan

2015-06-04 / Garikoitz Goikoetxea

 

Gorabeherak izan zituzten iaz herri ugaritako osasun zerbitzuetan. Medikuek oporrak hartu, eta ordezko erdaldunak ipini zizkieten. Protesta egin zuten herri batzuetan, eta lortu zuten sendagile euskaldunak jartzea. «Irtenbide partziala» izan zen, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiaren esanetan. Uda ate-joka dela, mediku euskaldunak euskaldunekin ordezkatzeko eskatu diete Osakidetzari eta Osasunbideari. «Atzerapausorik» ez dezatela eman udan. Jarraipena egiteko asmotan dira.


Kontseiluaren osasun lantaldeko eragileak batu dira: Hizkuntz Eskubideen Behatokia, EHE, Uema, Topagunea eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea. Haiekin batera agertu dira LAB sindikatua, EHUko Medikuntzako Asanblada eta Berdin elkartea.

Osasun zerbitzuetan hizkuntz eskubideak errespetatzeak zeresan berezia duela ohartarazi dute talde horiek. «Oinarrizko eskubidea da, eta kontuan izan behar da, gainera, alor sentibera dela». Opor garaian, baina, handiagoak dira arazoak: ordezko erdalduna jartzen diete mediku elebidun askori. Sendagile euskaldunak falta direla erantzun du Osakidetzak.

Erne eremu euskaldunetan

Arazoak «erroko» konponbidea behar duela dio Bilbaok. Hiru bide aipatu ditu: euskaraz aritzeko gaitasunik ez dutenen sarbidea ixtea, zerbitzuak euskalduntzeko prozesuak ondo antolatzea, eta hezkuntzan urratsak egitea "Medikuntza ezin da osorik egin euskaraz". Bitartean, eremu euskaldunetan bereziki adi aritzeko eskatu dute, egoera soziolinguistikoagatik. Ez dute ontzat jo protesta egin duten herrietako hutsunea betetzeko beste leku batzuetatik sendagile euskaldunak kentzea.

Iazko gorabeherak aurten ere izan daitezkeelakoan, jarraipena egingo dute. Formulario bat jarri dute sarean, kexuak jasotzeko asmoz. Behatokiak bideratuko ditu.

Kexuak aurkezteko, www.euskarazbizinahidut.eus webean jarri dute formularioa.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osasunaldiaren 4. edizioan aurkeztutako lanen laburpenak irakurgai daude jada Osagaiz aldizkarian
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak plazaratzen duten argitalpenaren ale berezi honetan, apirilaren 10ean egin ziren X...
Euskara zu zara
"Euskara zu zara" kanpainari jarraipena ematen ari zaio AEK ikasturte berrian. Parte hartzea doan da, eta izena ematen dutenen artean hilero 10 sari zozketatuko dira. Izena emateko, bidali whatsappa (607 530 132), pasatu euskaltegitik edo...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan