Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzari eskatu diote medikuen ordezkapenak elebidunekin egiteko

2015-06-23

Iturria: Berria.eus

Mediku euskaldunen ordezkapenak osagile elebidunak beren plazatik kenduta egiten dituztela salatu dute Arrasaten, agerraldi batean

2015-06-18 / Nagore Ares Amaya

Leku batetik mediku euskalduna kendu, beste leku batean jartzeko. Uda heltzear dela hasi dira mediku euskaldunak ordezkatzeko arazoak. Egoera salatzeko agerraldia egin zuten atzo zenbait eragilek Arrasaten (Gipuzkoa). Osakidetzaren «planifikazio arazoez» mintzatu zen Aitor Montes Aramaioko (Araba) familia medikua. Osagile euskaldunik ez izateak, herritarren hizkuntza eskubideak urratu ez ezik, haien osasuna «kolokan» jar dezakeela ohartarazi zuen, erien dokumentazio klinikoa euskaraz jasoa baitago hainbatetan.


Montesek nabarmendu duenez, iaz egin bezala, aurten ere, oporraldietan mediku euskalduna bidaltzeko eskaera egin diote Osakidetzari Aramaioko Udalak eta medikuak berak. Sendagileak salatu du osasun zerbitzuak ez zuela aurreikusi bertora mediku euskalduna bidali behar zuela aurten, eta beste norabait joan behar zuen mediku euskalduna Aramaiora bidaliko dute; «beste leku bateko herritarren hizkuntza eskubideen kalterako».

Besteak beste, agerraldiarekin bat egin dute Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, ELA eta LAB sindikatuek, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, EHUko Medikuntzako Asanbladak, EHE Euskal Herrian Euskaraz-ek eta Aramaioko, Antzuolako, Elgetako, Oñatiko eta Leintz Gatzagako udalek (Gipuzkoa). Haien ustez, Osakidetzak «irtenbide partzialak» eman dizkie hizkuntzaren inguruko arazoei, eta «betiere» herritarrek eta hainbat eragilek eta erakundek «presioa» egin eta gero.

Jose Maria Armentia Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak BERRIAri azaldu dionez, «urtero-urtero» ari dira indartzen mediku euskaldunen kopurua, eta ari dira «egoera hobetzen». «Baina ezin dugu dena egun batetik bestera konpondu». Nabarmendu duenez, Osakidetzaren euskara plan berria lehena izan da behin-behineko kontratazioen gaia jasotzen.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan