Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Hizkuntza lehenetsiari oztopoak

2015-12-28

Zigor Etxeburuari hau gertatu zaio erretiroa hartu duen pediatra euskalduna eduki ondoren:

Gaur familia medikuarekin hitzordua izan dut. Pasa den urrian jubilatu zen gurea, euskalduna, eta gaur izan dut berriarekin egoteko lehen aukera. Esan behar dut susmo txarra nuela eta, tamalez, berretsi dudala. 

Sartu bezain pronto, agurra gaztelaniaz egin dit, eta baita hurrengo esaldia ere. Ni euskaraz hasi natzaio eta segidan geratu nau, euskaraz ez dakiela esanez, eta gaztelaniaz egiteko eskatuz. 

Gogorazi diot mediku euskaduna nuela eta zerbitzua euskaraz nahi dudala. Berak aipatu dit aurreko medikuak jubilazioa hartu duela, eta bere ordezkapena egiten ari dela. Era berean esan dit nahi badut eskatuko diola lankideren bati euskaraz atenditzea. Harreman gaztelaniaz jarraitzea erabaki dut, argitzearren gertatzen ari zena.

Eskatu diot nire fitxan begiratzea ea jartzen ote duen 'e' adierazlea. Esan dit ezetz. Eskatu diot begiratzeko nire hizkuntza hautua zein den, eta esan dit halakorik ez dagoela. Nire estresa hazten joan da, ulertuko duzuenez, eta jakinarazi diot atzoko gure bileraren berri, eta nola azaldu zeniguten pazientearen fitxan badela atal bat horretarako. Orduan bai topatu du. 

Gaztelania omen nuen jarrita. Harritu nauen arren, eskatu diot 'euskara' hautatzeko. Orduan, berak, ezetz, berak ezin duela hori egin. Tira, sutan, baina 'edukazio' handiz, gogorazi diot Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren jarraibidea ezagutzen dudala, eta berari badagokiola egitea eta, areago, hasieratik galdetzea dagokiola. Bere erantzuna 'ya (klik) hecho'. 

Nire kasua azaltzen hasteko eskatu dit, baina eten diot, bere jarrera deitoratuz. Esan diot gaizki jokatu duela, nik informazioa banuelako eta eskatu, exijitu eta insistitu diodalako aldatu duela nire hizkuntza hautua, baina beste edozein herritarri berak eskaini behar diola aukera, eta ez diola aukera oztopatu behar. Mutu geratu da. 

Nire medikuak jarrera prepotentea erakutsi du, eta euskararekiko trabatzailea. Opari, bisita medikuaren ziurtagiria gaztelaniazko atalean sinatu dit. Portzierto hau guztia 'Alza-Roteta' deitura erdaldundua duen osasun-zentroan gertatu da.

Presaka nenbilen eta ez dut eskatu kexatarako orria, baina astelehenean egingo dut.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan