Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Bezero euskaldun gisa aritu eta ez bezero erdaldun gisa

2016-02-08

Enpresa munduan euskararen egoera ez da oso ona, askok eta askok gaztelera edo frantses hutsezko zerbitzua eskaintzen dutelako, horietako batzuek kalitate ziurtagiriak edukita eta guzti.

Egoera hori aldatzeko, Kontseiluak zera proposatu du: norberak erosketak egitean edo bere enpresak edo erakundeak zerbitzu edo produktu bat erosten duenean, hizkuntza ere kontuan hartzea. Hau da, hornitzaileak zerbitzu hori euskaraz eskaintzen dion ala ez begiratzea. Hori dela eta,  azpimarratu egin da  garrantzitsua dela bezeroek euskaraz erosteko nahia agertzea eta enpresak hori berma dezan eragitea.

Gaur egun zerbitzu edo produktu bat euskaraz eskaintzea kalitate parametro garrantzitsua da, bezeroa kontuan hartzea da, hemengo hizkuntza dagokion lekuan jartzea da.

Era horretan, bezeroak eta kalitatezko zerbitzua erdigunean kokatu egin dira. Alde batetik bezeroak izango du indarra, euskalgintza bera ere bezero den  heinean eta beste alde batetik kalitatezko zerbitzua euskaraz eskaintzen dena da. Iban Arregi BERRIA Taldeko Lehendakariak azaldu duen moduan, badira enpresak hizkuntza eskubideak bermatzen ez dituztenak, eta horietan eragin nahi da, eremu sozioekonomikoa geroz eta gehiago euskaldundu dadin. Azkenik, artikuluan nabarmendu egin da esparruz esparru euskalduntzea bultzatuta, lortuko dela euskaraz bizi ahal izatea.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan