Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Prokoloaren proiektuaren aurkezpena

2016-03-01


Kontseiluak jakinarazi digunez, 2016ko abenduan Donostian hizkuntza komunitateen normalizazioan Europan diharduten gizarte eragileen laguntzarekin Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa jorratuko da. Prozesu partehartzailea izango da, eta  hizkuntzen garapenerako tresna eragingarria sortzea da helburua.

Protokoloa guztion artean osatuta egongo den heinean, euskalgintzaren eta azken batean denon ekarpenak ere nahitaezkoak izango dira. Kontuan hartu behar da Protokoloaren balio nagusia horixe dela, hain zuzen ere, gizarte eragileek osatutako dokumentua izatea. Duela 20 urte Bartzelonan aurkeztu zen Hizkuntz Eskubideen Deklarazio Unibertsala osatzeko gogoarekin, eta zalantzarik barik, hurrengo urteetako mugarria jarriko da, hain zuzen ere, gizarte eragileon mugarria.

Jakina da orain arte proiektu honi lotutako informazio nagusienak kutsu ezkorra izan duela: gatazka, liskarra... Halere, hemendik aurrera ilusioa eta perspektibak izango dira proiektu honen ezaugarriak, eta horrexegatik zeuok ere partaide aktibo izan behar duzue.

Otsailean bi aurkezpen egin dira eta Martxoan beste hiru egingo  dira.

Mezu honi atxikita doazkizue proiektuaren aurkezpenerako gonbidapenak. Biziki eskertuko genizueke, batetik, aurkezpen horietara bertaratzea, eta bestetik, zuon bazkideen, elkarteen artean gonbidapenak zabaltzea. Arestian esan bezala, Europa mailan eta hizkuntzen eremuan inoiz egin ez den prozesu partehartzaileena egin nahi dugu, eta beraz, Euskal Herriko eragileok ere badugu zer esana.


Aurkezpenak:

Otsailak 24. asteazkena, Baiona, Euskal Museoa, 18.00etan
Otsailak 25, osteguna,  Donostia, DS20015 Gunea, 19.00etan
Martxoak 1, asteartea, Gasteiz, Oihaneder euskararen etxea, 19.00etan
Martxoak 2, asteazkena,  Bilbo, Kafe Antzokia, 19.00etan
Martxoak 4, ostirala, Iruñea, Katakrak, 19.00etan
 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Karlos Ibarguren eta Miren Altuna: Euskara: ukendua zauriarentzat
Karlos eta Miren
Berria egunkarian Miren Altuna eta Karlos Ibarguren medikuak elkarrizketatu ditu, euskarak osasun zerbitzuetan duen garrantzia hobeto ezagutzeko Elkarrizketa osoa: Euskara ukendua zauriarentzat   ALTUNA: Egoiliarra nintzen Iruñean...
Jon Zarate Sesma: «Lehentasuna da babesa ematea beren lana euskaraz egingo duten osasun profesional horiei"
Jon
EHEk eta EHUk lan bat egin dute elkarrekin, osasun profesionalak eta euskal pazienteen arteko harremanei buruz gogoeta egiteko. «Euskaraz artatu nautenetan, eskertu egin dut, eta konfiantza handiagoko eremu batean sentitu dut neure burua»....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan