Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Neonatologian ez dago txantxangorririk

2016-04-07

Diario Vascon irakurleen gutun hau agertu da:

Hilabete pasa da gure alaba jaio zenetik. Arazo batzuk tarteko, astebete egin behar izan zuen Donostia ospitaleko haur jaio berrien edo neonatologia alorrean. Bertako zerbitzuaren eta langileen ekin onari esker, egun gutxitan etxeratu ahal izan ginen. Esker hitzak ditugu gure txikia zaindu zuten langile guztientzat.

Baina txanponak bezala, gure istorioak baditu bi alde. Biok gara euskaldunak. Euskaraz lan egiteko zortea dugu eta gure alaba euskaraz hezteko hautua egina ere bai. Gure txikiak ordea, bere bizitzako lehen astebetean espainola izan zuen entzun zuen hizkuntza nagusia, gurasoen hitzak kenduta, ia bakarra.

Gure begiz ikusi ahal izan genuenaren arabera, Donostia ospitaleko neonatologia alorreko langileen gehiengo oso handi bat ez da gai euskaraz hitz egiteko. Eta euskaldun onak esku bakarrarekin kontatzeko moduan aurkitu genituen. Ez gara ari medikuez soilik. Erizain eta erizain laguntzaileez ari gara bereziki, eurak direlako kopuruz gehien eta eurek igarotzen dutelako jaio berriekin tarterik handiena. 2016 urtean eta Donostia ospitalean, oraindik horrela gaude? Postu horietan, euskaldunik ez dago kontratatzeko moduan? Haurrekin lan egin egin behar duten eremu batean? Eta asko kezkatu gintuen beste aspektu bat, langile erdaldun horietako bat baino gehiago gazteak ziren.

Eta antzekoa esan dezakegu erditzeari lotuta aurkitu genuen langilegoaz ere. Negu gorriko egunetan jaio zen gure txikia, eta antza, euskararen txantxangorria ezkutuan ibiliko zen. Dena den, elur edo eguzki, txantxangorriarentzat leku ospelak hortxe daude euskal administrazioan.

Leire Zubeldia/Igoz Alkorta. Donostia

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Karlos Ibarguren eta Miren Altuna: Euskara: ukendua zauriarentzat
Karlos eta Miren
Berria egunkarian Miren Altuna eta Karlos Ibarguren medikuak elkarrizketatu ditu, euskarak osasun zerbitzuetan duen garrantzia hobeto ezagutzeko Elkarrizketa osoa: Euskara ukendua zauriarentzat   ALTUNA: Egoiliarra nintzen Iruñean...
Jon Zarate Sesma: «Lehentasuna da babesa ematea beren lana euskaraz egingo duten osasun profesional horiei"
Jon
EHEk eta EHUk lan bat egin dute elkarrekin, osasun profesionalak eta euskal pazienteen arteko harremanei buruz gogoeta egiteko. «Euskaraz artatu nautenetan, eskertu egin dut, eta konfiantza handiagoko eremu batean sentitu dut neure burua»....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan