Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Berriako Udako seriea: azken hitzaren jabe (I)

2016-08-23

I. Iñaki Sarelegi (Berria)

Aurretiazko borondateen agiriaz, gaixoen autonomiaz eta erabakitze mailaz, heriotzaren aurreko une zail horietan medikuaren eta pazientearen arteko komunikazioaz eta abarrez jardun du.

Aurretiazko borondateen agiriak biltzeaz harago, kontsultetan paziente eta osagileen arteko erlazioa joritzea du helburu; horren aldeko egitasmo bat sustatzen ari da, hain justu, Araban.

Osakidetzako medikua da Iñaki Saralegi (1966, Iruñea), zainketa intentsiboetakoa. Bi urte daramatza Araban aurretiazko borondateak sustatzeko programa pilotu bat zuzentzen. Ordutik, 700 elkarrizketa baino gehiago egin dituzte; Arabako osasun zentro guztietara zabaldutako proiektua da, eta ospitaleetan gaixo kronikoak artatzen dituzten unitateak ere hartzen ditu. «Herritarrei informazioa ematea da helburua, eta profesionalak trebatzea». Xedea da, hain zuzen ere, gero eta mediku eta erizain gehiago egotea trebatuta, eta elkarrizketa horiek gero eta usuago egitea kontsultetan. «Badira egun egiten duten profesionalak, baina zabaltzea da asmoa». Osakidetza osora.

Aurreko hamarraldiaren hasieratik legezkoa da aurretiazko borondateen agiriak egitea; horretarako era badute gura duten guztiek. Zertarako, orduan, agiri horiek sustatzeko plan bat?

Okerra izan zen helburua; bazirudien jomuga agiriak egitea zela. Baina agiriak egiteagatik egiteak ez du zentzurik; garrantzitsuena jendea informatzea da, eta jendeari erabakiak hartzen laguntzea. Esaterako, agiri oso generikoak egiten badira, ez dute gehiegirako balio. Pertsona bakoitzaren egoera aintzat hartuta egin behar dira agiriak, eta pertsona hori zainduko duten profesionalek parte hartu behar dute horretan, era natural batean. Beste toki batzuetan halaxe egiten da: AEBak, Kanada, Australia, Zeelanda Berria... Horietan ez dizute esaten zenbat agiri dituzten erregistratuta; ez diote garrantzirik ematen. Garrantzitsuena da jakitea zenbat pertsonak egin duten gogoeta gaiaz, zenbat familia edo lagunartetan izan den gaia hizpide. Ardatza non jartzen den; hor dago aldea, eta profesional asko aspaldi ari ginen eskatzen ardatza aldatzeko.

...

I. Santiago Fuentes: «Zergatik? Sufrimendua kentzeko»   (Berria)

Alboko esklerosi amiotrofikoak jota, gaitzak zedarritu du haren bizitza urteotan: gero eta meharrago. Bidean, aurretiazko borondateen agiri bat egitea erabaki du Santiago Fuentesek.

Morfina dosi bat eskatu du elkarrizketa hasi aurretik. «Bestela, ezingo nintzateke zurekin mintzatu». Etxeko egongelan etzanda, mugitu ezinik, azalpena eman du Santiago Fuentes Ibañezek (Bartzelona, 1954). «Gerraosteko umea naiz; etorkinen semea». 1983tik bizi da Euskal Herrian. Albaitaritza izan zuen urte askoan ogibide; behiekin lanean, bereziki; hain justu, behien figuratxoz betea du etxea, eta horiexek eskatu ditu argazkilaria etorri denean: «Argazkian atera daitezen». Diagnostiko batek ainguratuta bizi da orain: alboko esklerosi amiotrofikoa. «2012an izan zen diagnostikoa, baina nik ordurako banituen sintomak. Nire trebakuntzagatik, eta semea ere medikua dut, pentsatzen nuen gaitza izan nezakeela». Baieztatu egin zioten sendagileek susmoa; ordutik okerrera egin du, etenik gabe. «Gaitza poliki-poliki garatzen da, eta ikusten nauzun bezala uzten du: ezin ditut zangoak mugitu, begira nola ditudan besoak. Abailduta uzten zaitu; ohean, sofa batean». Gasteizen, Iparraldeko parkera ematen duten leiho eder batzuetatik sartzen den uztaileko eguzki izpien pean solastatu da, etxean.

...

(argazkia: Juanan Ruiz-Argazkipress)

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Nola aldatzen da gure hizkuntza zahartzen goazela?
Euskaraz hitz egiteak eta hizkuntza bat baino gehiago jakiteak ba ote du eraginik zahartzaroan? Eman izena EHUk antolatutako ikerktea honetan.  60 urtetik gorako euskaldunak bilatzen ari dira, ama hizkuntza euskara edo gaztelania izanik. Proba ko...
INGUMA datu-basea, 25 urtez euskal komunitate zientifikoaren ispilu
Orain dela 25 urte, Udako Euskal Unibertsitateak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz Inguma datu-basea abiatu zuen. Urte hauetan, unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko inf...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan