Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Hizkuntz Eskubideen Behatokia: Euskaraz bizitzea gure eskubidea delako

2018-02-26

Euskaraz bizitzea oinarrizko eskubidea da. Eta hain zuzen, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren blogean esan denez , euskaraz bizi nahi duen herritarrak kontziente izan behar du euskaraz hitz egitea bere eskubidea dela, ez dela ideia abstraktu hutsa, eta kontziente izatea lehen urratsa izango dela egoera aldatzeko. Geure burua ahaldunduz, egunero eremu publikoan zein pribatuan gertatzen diren urraketak irauli ditzakegu.


Hedabide eta sareek azpimarratu dute azken asteotan euskaldunoi euskaraz bizitzea eragozten diguten hainbat berritan (EAEko 340 lanpostu publikoren lan eskaintza, Ciudadanosen hizkuntza koofizialen lege proposamena, futbol epaile batek jokalariei euskaraz hitz egitea debekatu izana, Iruñean erizaintza euskaraz ezin ikasi ahal izatea, Googlek euskarazko iragarkiak eragoztea, euskaraz egindako hitz hartzeak Uztaritzeko herriko etxean sortutako eztabaida...), baina zurrunbilo horretatik at badira euskal hiztunari egiten zaizkion hainbat eta hainbat urraketa […].

Erakunde publiko zein pribatuek bere erantzukizun eta betebeharrak dituzte. Haiek erantzukizuna, guk, eskubidea. Eurek eragindako urraketen aurrean gure eskubideak irmo aldarrikatzea da horiek guztiak gainditzeko bidea. Legeak eskubide hori aitortu edo ez, ez du eskubidea kolokan jartzen; izan ere, oinarrizko giza eskubideak dira hizkuntza-eskubideak, herritar guztien arteko berdintasuna bermatu beharko lukeen gizarte baten oinarria.
 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan