Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Txagorritxun euskaraz lan egin nahi, baina ezin

2018-03-08

Otsailaren 14an agerturiko albistea dugu. Araba Unibertsitate Ospitaleko Barne Mediku Egoiliarrek sinadura bilketa bati ekin zioten, eta Dozentzia eta Gerentzia sailei helarazitako gutun batean azaldu zuten zergatik: defektuz lan-tresna guztiak gaztelaniaz, euskarazko materiala sortzeko baliabiderik ez, Euskara Zerbitzuko egitasmoak zokoratzea, etab. Kexa adierazpenen ostean, Osakidetzaren Euskara Plana betetzeko eskaera dago, besteak beste.

Azken finean, euskaraz ikasi eta lan egiteko eskubidea errespetatu dadila eskatu dute.

"Arabako Unibertsitate Ospitaleko Barne Mediku Egoiliarra naiz.

Euskaraz lan egin nahi duten medikuei Osakidetzak egiten dien harrera penagarria. Gutako zenbaitek Medikuntzako ikasketak euskaraz burutu ahal izan ditugu, eta beste zenbaitek ez dute horretarako aukerarik eduki. Hala ere, denoi errealitate desorekatu bera tokatu zaigu. [...]

Eskatzen du: [...]
Osakidetzaren 2. Euskararen Normalizazio Plana abiapuntu hartuta, berau betetzea:

  1. Egoiliar berrientzako ate irekietan euskarazko harrera ekitaldiak sortzea, haiek lehenetsitako hizkuntzan izan daitezen.
  2. Egoiliar berriei euskarazko harrera eskuliburua iritsaraztea, non hizkuntza-irizpideen berri emango zaien.
  3. Etengabeko prestakuntza-eskaintza euskaraz bideratzea.
  4. Zerbitzu-erakunde bakoitzeko harrera hautatutako hizkuntzan bideratzeko baliabideak jartzea.
  5. Zerbitzu-erakundeek antolatutako prestakuntza espezifikoan (tailerrak, ikastaroak, saio klinikoak…), euskarazko prestakuntza-saioen kopuruak zerbitzu erakundeko langile gutxienez elebidunen portzentajearen parera iristea.
  6. Tutore esleipenean hizkuntza irizpideak erabiltzea.

Gutun honek erantzun bat jasotzea nahi dut, eta Dozentzia taldeak / Gerentzia taldeak eskaera guzti hauei buruz duen informazio, aurreikuspen eta asmoak jakin nahi nituzke.
Euskalduna naizen heinean nire lankideen eta nire eskubidea delako Euskal Herriko Osasun Zerbitzua deritzonean euskaraz ikasi eta lan egitea."

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Karlos Ibarguren eta Miren Altuna: Euskara: ukendua zauriarentzat
Karlos eta Miren
Berria egunkarian Miren Altuna eta Karlos Ibarguren medikuak elkarrizketatu ditu, euskarak osasun zerbitzuetan duen garrantzia hobeto ezagutzeko Elkarrizketa osoa: Euskara ukendua zauriarentzat   ALTUNA: Egoiliarra nintzen Iruñean...
Jon Zarate Sesma: «Lehentasuna da babesa ematea beren lana euskaraz egingo duten osasun profesional horiei"
Jon
EHEk eta EHUk lan bat egin dute elkarrekin, osasun profesionalak eta euskal pazienteen arteko harremanei buruz gogoeta egiteko. «Euskaraz artatu nautenetan, eskertu egin dut, eta konfiantza handiagoko eremu batean sentitu dut neure burua»....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan