Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Arreta soziosanitarioa ele ofizialetan eskaintzeko estandarren aukera Euskal Herrian

2019-02-15

Iaz, Kanadak arreta soziosanitarioa bi ele ofizialetan eskaintzeko estandar berriak onartu zituen.

Estandar eta "planen" artean badago alderik. Euskara Plana, hori baino ez da, plana. Ez da ebidentzian oinarritzen, euskara teknikariek egin dute (arreta edo arlo klinikotik bereiziz), bazterrean dago, eta Osakidetzako euskara zerbitzuak egin du.

Estandarrak, administrazioak baimenduta dagoen eta gaitasuna duen erakunde batek egiten ditu (Standards Development Organization batek), adostasunez hartzen dira, indarrean eta eskura dagoen ebidentzian oinarrituz, eta eragile edo alde guztiak kontuan hartzen ditu batzorde teknikoan: pazienteak, erabiltzaileak (medikuak, teknikariak, langileak...), kudeatzaileak/agintariak, eta interesa duten kanpoko behatzaileak (akademia, erakundeak...).

Nola egiten diren harago, kontzeptua, ideia, mamia edo zuztarra ere aldatzen da. Hemen Euskara Planak legeari darraikio, 67/2003 Dekretuari. Kanadarren eredua oso bestelakoa: eskaintza aktiboa (active offer) du abiapuntu, ildo-lerro eta ardatz. Osasun arreta eskaini egin behar da, eta ez eskatzera behartu, eta erantzukizuna beti da erakundearena.

 

OEEkide Aitor Montesek idatziriko artikulu honetan (albisteari atxikita), autoreak estandar hauen egokitasuna eta eskalabilitatea aztertzen du euskara planen talaiatik, Euskal Herrian arretaren normalizazioan egin dezaketen ekarpena, alegia.

Estandarrak jarduera espezifiko batean jarraitu beharreko irizpideak dira, neurgarriak, ebaluagarriak eta maila goreneko zerbitzua ematen lagun dezaketenak, berariazko baimen administratiboa duen erakunde batek sorturikoak. Arreta soziosanitarioaren arloan hizkuntzaren gaia jorratzen duten mundu mailako lehenbiziko estandarrak garatu dira Kanadan. [...]

Zergatik estandarrak gurean? Zertarako Kanadako estandarrak Euskal Herrian? Aplikagarriak al dira horrelako estandarrak gurea bezalako hizkuntza-eremu batean? Galdera hauei erantzuteko, lehenik eta behin gomendagarria litzateke azpimarratzea estandar hauek ez direla Osakidetzaren edo Osasunbidean sor daitezkeen euskara planen aurkariak.  Alderantziz, edozein euskara planaren osagarriak izan daitezke.

[Atxikitako dokumentuan jarraitzen du...]

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan