Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskararen lekua

2020-05-22

Alarma-egoerako azken bi hilabeteetan argi asko geratzen ari da euskarari zer leku uzten zaion osasungintzan.

Eragile asko ikusarazten saiatu garen moduan, administrazioek barra-barra bidali dituzte berebiziko garrantzia izan duten dokumentuak eta jakinarazpenak gaztelera hutsean. Gehien behar izan denean, euskara guztiz alboratuta agertu da. Eta jarraitzen du.

Inoren intentzioa ez da hizkuntza-eskubideak urratzea, baina urratzen dira. Beste oinarrizko eskubide bat balitz zein izango litzateke erantzuna?

Gaur egungo itzulpen-tresnak edukita, minutu gutxiko kontua da testuak euskaraz sortzea eta erdaratzea edo alderantziz. Euskaldun batek berrikusita, noski. Borondate kontua da.

Eta, bestela, esan diezaiotela 80 orrialdeko protokoloa berak bakarrik itzuli duen erizainari, jakin izan dugunez. Laguntza eta babesik gabe, hain zuzen ere protokolo GARRANTZITSUA zelako euskaraz ere eskaini behar zela iruditu zitzaion.

Baina oinarrizko eskubide bat errespetatzea ez da erizain baten borondate onaren esku (edo bizkar) geratu behar den lana. Integralki osasun-sistema osoan txertatuta egon behar den ohiko praktika izan behar da, egunerokoan. Eta, horretarako, ezinbestekoa da urgentzia ez izatea aitzakia bat.

Berrian irakurri ahal izan genuen orain artekoen laburpen ederra.

"erakundeek egokiera aparta dute eredugarri izateko, herritarrei begira hasita: agirietan hizkuntza eskubideak bermatuz eta agerraldi publikoetan egun on baino gehiago euskaraz eginda. Gutxienekoa da egoera honetan ere. Eta urgentea."

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan