Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OEEren 30. Osasun Biltzarra: "Prebentzioa auzolanean"

2020-11-17

OEEren 30. Osasun Biltzar honetan "Prebentzioa auzolanean" izenpeburupean egin diren online saioetan ekarpen interesgarriak entzuteko aukera egon da.

Harrera ekitaldian Gotzone Sagardui osasun sailburuak, Jon Zarate EHUko Euskararen Errektoreordeak, Xabier Arauzo Aldundiko Euskara Saileko zuzendariak eta OEEko burua den Karlos Ibargurenek azpimarratu zuten erakunde bakoitzak erronka asko dituela. Horiek gainditzeko, ezinbeestekoa da elkarlana sustatzea osasunaren eta euskararen alorrean.

Ondoren lehenengo mahai inguruan prebentzio alorrean dauden esperientzia berri eta interesgarri batzuk ezagutzeko aukera izan genuen. Hizlariek ideia nagusi gisa esan zuten ariketa fisikoa ordezkaezina dela eta botikak baino gomendagarriagoa dela. Bestalde, datu interesgarri baten berri ere izan genuen: Eustaten arabera euskal emakumeek Europa mailan bizi iraupen altuena omen dute.

Horren ostean bi hitzaldi egon ziren, “Euskararen normalizazioa osasun arloan” eta “Itzulbide”. Jarraian, bigarren mahai-inguruan ikastetxetan jazarpenari mugak jartzeko gurean aplikatu den Kiva programa finlandiarraren zehaztapenak jaso genituen. Horrez gain, osasuna janaritik hasten dela argi uzteko, Larrabetzuko eskola jantokiko esperientzia biziki interesgarria ezagutzeko aukera eduki genuen. Ondoren Nerabeen arazo emozionalei aurre egiteko entrenamenduaz hitz egin ziguten, eta amaitzeko, mugikorren arriskuak gutxitzeko egin daitezkeen hainbat iradokizun.

Biltzarraren amaierako agur ekitaldiak hiru zati izan zituen: lehenengoan, OEEren argazki historikoak proiektatu zitutzen (albistearen amaieran atxikita aurkituko dituzu). Bigarrenean, gogoan dugun Felipe Aizpururi buruz hitz batzuk entzun genituen eta azkenik, Nahikari Gabilondok eta Felix Zubiak bertso batzuk bota zituzten ekitaldiari amaiera ezin hobea emateko.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Korrikak beste edizio arrakastatsua burutu du
24. Korrikak, beti bezala, herri eta bihotz guztietara heldu da! Zorionak antolatzaileei eta partaide guztiei! Euskara gara! Argazkian, Korrikaren lekukoaren mezua idatzi duten 7 gazteak.
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan