Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osatuberriren azken albisteak eta Itzulbideri kritika

2021-01-15

Osatuberriren abenduko albisteetan eduki interesgarriak topatu genituen. Horien artean izan dira Gabonetan diabetes gaixoentzako elikadura-aholkuak, Osakidetzako 13 langilek koronabirusaren aurka elkarlanean aritzeko Perun izandako egonaldia eta baita pandemia egoerako osasun-mentalaren azterketa bat ere.

Albiste zehatz batek, Itzulbideri buruzkoak, kritikak ere jaso ditu. Aurretik aipatu bezala, itzulgailu automatikoa da itzulbide. Helburua historia klinikoaren elebitasuna bultzatzea dela diote arduradunek:

Osakidetzaren 2. Euskara Planean jasota dago 2013-2019 epealdian erakundeak aurrerapausoak eman beharko zituela historia kliniko elebiduna bultzatzeko. Egia da urte hauetan hainbat aurrerapen izan direla Osabide eta Osanaia aplikazioetako edukietan (interfazeak, dokumentu estandarrak, galdetegiak…), baina, jarraitutasun asistentziala bermatzeko, profesional euskaldun kopuru handi batek gaztelaniaz idazten ditu pazienteen ebolutiboak, baita pazienteak lehenetsitako hizkuntza euskara delarik ere. Izan ere, arriskua sor daiteke euskara hutsean idatzitako testu edo txostena beste profesional batek larrialdi-egoera batean irakurri behar badu eta euskara ulertzen ez badu, historia klinikoa, besteak beste, profesionalen arteko komunikazio-tresna garrantzitsua baita [Jarraitzen du...].

Tresna horri esker, pentsa daiteke profesional euskaldun askok beldurra galduko diotela historia klinikoa euskaraz idazteari. Izan ere, profesionalak ere hizkuntza gutxitu bateko hiztunak diren heinean, estres linguistikoa gutxitzeko tresnak baliagarriak direla pentsa daiteke erabilera handitzeko (historia kliniko gehiago euskaraz egoteko) eta aurreiritziak gainditzeko ("euskarak ulermena oztopatzen du").

Hala ere, itzulgailurik gabe ere egin daiteke, hainbat profesionalek erakutsi dutenez, adibidez Aitor Montesek. Mediku aramaioarrak gogor kritikatu du proiektua Berriako albiste honetan. Bere esanetan, abiapuntu guztiz okerra du planteamenduak, izan ere, euskara oztopo moduan aurkezten zaigula dio, eta ez aukera moduan. Itzulbide proiektua profesionalengan pentsatuta egindako hautua dela dio Montesek, eta ez pazienteengan. Izan ere, osasun-arretan ama-hizkuntzak duen zentralitatea hainbat eta hainbat ekarpen zientifikok erakutsi dute, eta horiek erdigune gisa hartu beharrean, profesionalen arteko komunikazioa hartzen da abiapuntu gisa.

Alternatiba, bere ustez, pazienteen eskubideak arretaren erdigunean jartzean datza; horrela Osakidetzak mundu-mailan pazientean ardazturiko arretan lidertasuna izan lezakeela dio:

Euskarak aukera izan behar luke, osasungoaren eta hizkuntzaren arloan lidergoa eskuratzeko aukera. Osakidetza mundu mailan erreferente izateko aukera; ikerkuntzan, prestakuntzan, sorkuntzan eta ezarpenean. Osasun-zerbitzuak bi ele ofizialetan eskaini eta emateko gaitasuna erakuts dezakeen nazioarteko liderra. [Jarraitzen du...]

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osasunaldiaren 4. edizioan aurkeztutako lanen laburpenak irakurgai daude jada Osagaiz aldizkarian
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak plazaratzen duten argitalpenaren ale berezi honetan, apirilaren 10ean egin ziren X...
Euskara zu zara
"Euskara zu zara" kanpainari jarraipena ematen ari zaio AEK ikasturte berrian. Parte hartzea doan da, eta izena ematen dutenen artean hilero 10 sari zozketatuko dira. Izena emateko, bidali whatsappa (607 530 132), pasatu euskaltegitik edo...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan