Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Huntza sendabelar gisa

2021-02-22

Elinberrin irakurri dugunez, huntza landarearen fruituak toxikoak dira, baina hainbat modutara ere sendabelar gisa erabil daiteke:

"Fruituak toxikoak dira. Haien ingestioak gonbitoak, beherakoak eta kolikoak eragiten ditu. Nafarroan, landareak hainbat herri-erabilpen baditu; esaterako, hosto lehorrak egosita, kataplasma moduan, zauriak eta erredurak sendatzeko erabiltzen dira. Era berean, egosketaren ura erabiltzen da gaitz horiek tratatzeko; baita adatsari distira emateko eta kolorea biziagotzeko ere, igurtziak emanez. [...]

Indikazioak, gomendioak

Europako Fitoterapiaren Kooperatiba Zientifikoaren arabera (ESCOP), huntzaren estraktuek, ahotik edo ondestetik, eztul mota desberdinen aurkako eragina dute; batez ere, muki likatsuaren hipersekrezioa denean. Era berean, bronkioen gaixotasunen aurkako tratamenduen laguntzailea da.

Europako Medikamentuen Agentziak (EMA) onartzen du horren eragina espektoratzaile gisa, eztula eta sekrezioa denean.

Beste farmakoen eraginarekin alderatu da, ambroxol eta azetilzisteina kasu. Eztularen, disnearen, espektorazioaren aurkako eragina konposatu hauena baino handiagoa eta azkarragoa da.

Gehien erabiltzen dena estraktu lehorra da (5-7,5:1, %30 etanola). Haurrek eta helduek arazorik gabe hartzen dute" [Jarraitzen du...].

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan