Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Elkarrizketa interesgarria egin diote Ainitze Labaka Etxeberriari osasun-arreta eta generoari buruz

2021-08-10

Medikuen ahotsa aldizkarian Ainitze Labaka Etxeberria erizain eta doktorea elkarrizketatu dute. Udako ikastaroa antolatu zuen uztailean: "Berdin artatzen al ditugu pazienteak emakumezko ala gizonezko izan?" Berak dioenez: "Emakumearen osasun-gaixotasun prozesua ez da konplikatuagoa, zientziarentzat ezezagunagoa baizik".

Batetik, berdin artatu behar diren kasu batzuetan ez dugu egiten. Urrutira joan gabe, Euskadin miokardioko infartu akutua diagnostikatu eta kateterismoa edo tronbolisia behar luketen emakumeek jasotzeko aukera gutxiago dute. Beste batzuetan, emakume eta gizonek gaixotzeko modu ezberdina izan dezaketela ahazten zaigu. COVID-19aren kasuan adibidez, gizonezkoetan ohikoak diren sintomen berri eman da erreferentziazko sintomatzat; sukarra, disnea, neumonia… Baina emakumezkoetan ohikoagoak dira eztarriko mina, goragalea eta beherakoa [Jarraitzen du...].

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan