Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osatuberriren azken albisteak (iraila-urria)

2021-10-15

Azken asteotan, Osatuberriren webgunean hurrengo albiste interesgarriak aurkitu ditugu: emakumeak osasungintzan izandako papera eta horren bilakaera, sasoi txarretan eta bilera sozialetan erretzearen arriskuak, euskara lantzeko podcastak eta esne moten inguruko zenbait argibide.

Lehenengo albistean nabarmentzekoa da benetan emakumeak historikoki osasungintzan izandako papera. Horren atzean egondako aitzindariek (batik bat, Marie Curie eta Maria Montessori) emakumeen aldeko eskubideengatik borrokatu ziren, gizonei zegokien mundu batean. Azken urteotan gauzak hobetu badira ere, ondino lan handia egin behar dugu. Izan ere, zaintza-lanetan, eta, hortaz, osasungintzan diharduten emakumeek ez dituzte gizonek dituzten baldintza eta eskubide berdinak. Horren inguruko informazio gehiago hemen.

Erretzearen arriskuei dagokienez, Asier Fernandez Duran medikua elkarrizketatu dute. Fernandezek Osakidetzan tabakoa uzteko tailerrak ematen ditu. 2020an hasi zen egitasmoarekin eta urte horretan 90 pertsona bildu zituen, datozen urteetan kopuru hori handituz joango dela estimatzen da. Beraz, begi-bistakoa denez, jendeak erretzen uzteko asmoa dauka. Informazio gehiago albistean.

Euskara ikasi eta landu nahi duten Osakidetzako langileentzat bideratutako egitasmo bat sortu du Gipuzkoako euskararen normalkuntza taldeak. Egitasmo horrek Entzun! du izena. Osakidetzako langileentzat, bereziki euskalduntze prozesuan murgilduta daudenentzat izan daiteke egokia. Podcast horietan Osakidetzarekin lotutako gaiak jorratzen dira, modu informal eta natural batean langileek horietatik ikas dezaten.

Irailean esne motei buruzko albiste bat ere irakurri ahal izan zen aldizkarian. Duela urte batzuk ezagutzen genuen esne bakarra animaliengandik eratorritako esnea omen zen; gaur egun, aldiz, hainbat esne mota aurkitu daitezke merkatuan; besteak beste, intxaur esnea edo arroz esnea. Informazio gehiago hemen.

Gainerako albisteak Osatuberriren webgunean ikusgai.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Korrikak beste edizio arrakastatsua burutu du
24. Korrikak, beti bezala, herri eta bihotz guztietara heldu da! Zorionak antolatzaileei eta partaide guztiei! Euskara gara! Argazkian, Korrikaren lekukoaren mezua idatzi duten 7 gazteak.
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan