Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Antsoainen pediatra euskaldunik gabe geratu dira

2021-12-01

Duela egun batzuk Antsoain Nafarroako herriko pediatraren egoerari buruzko albistea agertu zen Berrian. Antsoainen pediatriako osasun-zerbitzua euskaraz jaso ahal izan da orain arte. Denbora luzez herriari euskarazko eta kalitatezko osasun-zerbitzua eman dion doktorea izan dute, baina plaza ez zen berea. Orain beste doktore bat dago, lekualdaketa bat dela medio. Doktore horrek ez dauka nahikoa ezagutzarik euskarazko zerbitzuak emateko.

Antsoaingo biztanleek hainbat bide erabili dute arazoari konponbidea emateko. Lehenik, Osasun Zentroan bertan galdetu zuten, eta harreran ez zekiten egoera behin behinekoa zen ala ez. Erantzunak ez zituen asebete eta, beraz, Osasunbideari galdetu zioten; haiek lekualdaketaren berri eman zieten, eta euskarazko arreta nahi bazuten ondoko herrira joan behar zutela esan. Egoera ikusita, Antsoaingo hainbat biztanlek Behatokiaren bidez Osasunbideari kexa jarri zioten. Erantzuna posturako eskakizunik ez zegoela izan zen, eta eskumena Nafarroako Gobernuari edo Parlamentuari zegokiela. Arartekoak ere adierazpenak egin dizkio Osasun Departamentuari: beharrezko neurriak hartzeko hizkuntza eskubideak errespetatuak izan daitezen.

Antsoaingo biztanleek eskaera argia dute: Nafarroako Gobernuak egoerari irtenbidea eman diezaiola, galdutakoa berreskuratzeko:

"Beraz, Nafarroako Gobernuari kalitatezko osasun zerbitzua eskaintzeko —pediatra euskalduna eskaintzeko— hartu beharreko neurriak lehenbailehen hartzea exijitu nahi diogu. Kendu digutena berreskuratu nahi dugu, eta lortu arte ez dugu etsiko".

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan