Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Pediatra euskalduna hasi da lanean azkenik Zestoan, Aizarnazabalen eta Getarian

2021-12-09

UEMAko webgunetik hartutako abenduaren 1eko albistea:

"2019ko ekainaz gerotik pediatra euskaldunik gabe egon ondoren, pediatra euskalduna hasi da lanean Zestoako, Aizarnazabalgo eta Getariako haurrei zerbitzua emaneko. Herri horietarako pediatra bakarra dago, eta herriko haur guztiak berak artatzen ditu.

Duela hilabete batzuk, 2021eko udaberrian, herri horietako udalek mozioak onartu zituzten, pediatra euskalduna eskatzeko, eta hilabete batzuen buruan lortu da helburua. Lanpostuak, berez, lau herriri eragiten zion: Zumaiari, Getariari, Aizarnazabali eta Zestoari. Udal guztietan onartu ziren mozioak.

Afera 2019ko ekainean hasi zen: Urola Kostako lau herritarako haurrei zerbitzua emateko euskaraz ez zekien pediatra jarri zuten, eta lau herrietako alkateek gutunak bidali zituzten Osakidetzara, kexa adieraziz eta egoera konpontzeko eskatuz. UEMAren eta Osakidetzaren artean bilerak ere egin ziren, baina konponbiderik ez zen lortu garai hartan. UEMAk erreklamazioak Hizkuntza Eskubideen Behatokira ere helarazi zituen.

2021eko otsailean, pediatra ez-euskaldunaren egoera betikotzen ari zelakoan, UEMA berriro jarri zen harremanetan Osakidetzarekin, eta Osakidetzak jakinarazi zion pediatraren lanpostuak hizkuntza eskakizuna ezarrita zuela eta lekualdaketa lehiaketa prozesu batean sartuta zegoela.

Joan den astean, lehiaketa prozesua bukatuta, azkenik pediatra euskalduna hasi da lanean herri horietan".

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Pediatra euskalduna bermatzeko eskatuko diote berriro ere Osakidetzari Aizarnazabal, Getaria, Zestoa eta Zumaiako udalek, UEMArekin batera (uema.eus, 2021-03-29).

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan