Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Azaroaren 5ean Inguma datu-basearen 25. urteurreneko ekitaldia egingo dute Bilbon

2025-10-27

INGUMA datu-baseak 25. urte betetzen ditu eta urteurreneko ekitaldia antolatu du UEU Udako Euskal Unibertsitateak. Ospakizuna azaroaren 5ean (asteazkena) izango da, 18:30ean, Bilborock aretoan (Mesedeetako Kaia, 1. Bilbo). Joan nahi izatekotan, bidali mezu bat ondoko helbide elektronikora: komunikazioa@ueu.eus

INGUMA datu-baseak 1968tik unibertsitate-mailako zientzia- eta jakintza-arloetan euskaraz ahoz eta idatziz sortu diren lanen oinarrizko informazioa biltzen du: nork, zer eta noiz argitaratu duen. Komunitate zientifiko-intelektualaren euskarazko ekoizpena bildu, aztertu eta zabaltzea dugu xede: euskarazko jakintza eta ikerketa-lanak dokumentatu eta eskuragarri jartzea; euskal komunitate zientifikoari ikusgarritasuna emateko eta euskarazko ikerketa zabaltzeko baliabide bat eskaintzea, eta, euskal hiztunen artean ezagutza sustatuz eta euskarazko jakintza-sarea indartuz, goi-mailako euskara teknikoa eta akademikoaren prestigioa eta ikusgarritasuna areagotzea. Ekoizpen zientifikoa euskaraz sortzearen balioa aldarrikatzen dute Inguma datu-basearen sortzaileek, eta esparru akademikoan aintzakotzat hartua izateko lan egiten dute.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean
Ikastaroa
Azaroan ikastaro interesgarria eskainiko du Gipuzkoako Medikuen Elkargoak:  GAIXOTASUN KRONIKOEN MANEIUA BARNE MEDIKUNTZAKO EGUNEKO OSPITALEAN PRESENTZIALA - Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean &n...
Osagaizen ale berria
Aurten Osagaizek 10 urte bete ditu eta, ohi bezala, ale berriak argitaratzen jarraitzen du. Orain lehenengo ale arrunta atera da, uda ostean Pediatriaren jardunaldiarekin ale berezi bat atera ostean. Zenbaki berrira sartzeko:https://aldizkariak.ueu....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan