Berriak
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasulaitatea izan
2026-03-13
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude:
"Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euskara Denontzat elkarteak eta Unidas Por la Igualdad Lingüistica plataformak, euskara eskakizunen aurka egiteko helburu bakarrarekin. Baina gehiagotan gertatu al dira antzekoak? Enpleguan interesik ez duten edota aipaturiko eragileekin lotura duten pertsonek aurkeztutako helegiteek bota al dituzte atzera Lan Eskaintza Publiko (LEP) gehiago?
ARGIAk lau helegite deigarri identifikatu ditu. Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren aurka jarri zituzten eta 345 enpleguri eragin zioten. Guztietan abokatua bera da, Euskara Denontzatek Errenterian helegitea aurkezteko doan eskaini zuen bera: Emilio José Aparicio Santamaria. Demandatzaileak ere esanguratsuak dira."
Horrean aurrean OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak gaur mezu hau bidali die bazkideei eta kontaktuei:
-
Nola erantzun beharko genioke eraso euskarafobo honi?
-
Zer egiteko prest zaude zu?
OEE
Ideiak eta zerbait egiteko prest egonez gero hona bidali: oee@oeegunea.eus.
Eskerrik asko!
Utzi zure iruzkina






