Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Biltzarrak

02. Ihardunaldi Medikoak: Gaixotasun infekziotsuak

1992-04-10, Bilbo

Egitaraua

Aurkezpen gutuna

Aurkezpena

Mende honetako azken hamarkadan, munduak bizi duen aldaketen zurrunbiloaren aurrean, euskal gizarteak, herri aurreratuen abiadura haundiko trena hartu nahian, konkurrentzia eta modernizapen erronkari so egin dio, egitura eta ekoizpen sistemak egokitu eta eraberrituz.

Kulturaren garapen honekin bat era hizkuntzarena ere eman behar da, euskaldunok geurea den berba betiko galdu hahi ez badugu.

Barri eta ugari hitz egin izan da azken bolada, honetan hizkuntz normalizazioaz, eta ez beti, zoritxarrez, iskanbilarik sortu gabe.

Osasunez makal dabilenak, zaratak eta builak gogoko ez dituen bezala, euskarak ere, bere makaltasunean, ez du maizegi gure artean ematen diren istilu eta gatazken “laguntzaren” beharrik.

Hizkuntz normalizazioaz hitz egiten dugunean, nahiko zabaldua dugu gure artean, Ahalmen Publiko eta Administrazioari, eta beraiei bakarrik, legokiekeen zeregin bat bailitzan pentsatzeko  joera.

Baina, hizkuntz normalizaziorako bidean Administrazioaren iharduera beharrezkoa bada ere, are garrantzitsuagoa da, oraindik, giza-taldeen ekimena.

Azken jarrera honen ondorioa da, eskuartean duzun, “Gaixotasun Kutsakor” izenburupean antolatu diren ihardunaldietako txostenen bilduma hau. Egin-eginean ere, medikuntza esparruan, sektore honetako

profesionariek hizkuntz normalizazio prozesuari egiten dioten ekarpena.

Aitortu egin nahi dut, azkenik, liburu honek, nire ustez, duen garrantzi bikoitza; Alde batetik, lexikoaren finkapenean egin den lan serioa. Eta bestetik, arlo honetako profesionariek eta ikasleek, hemendik aurrera, euren ihardueran hizkuntza lantzeko eta aberasteko nora jo izatea.

Bihotz ematen dizuet, aurrerantzean ere orain arteko bideari jarraituz ekarpen berriak egin ditzazuen, euskararen normalkuntzak zuen beharra baitu.

Ignacio Javier Etxebarria Etxeita
Bizkaiko Lehendakaritzako Foru Diputatua

 


Hitzaurrea

Basurtuko Administrazio-Kontseiluburu naizen aldetik asko pozten nau Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak gure ospitalea hartzea bere II. Ihardunaldi Medikoen antolaketarako eta garapenerako.

Ez dirudi duela ehun bat urte Von Hunboldt hizkuntzalariak euskarari ikusten zion etorkizun beltz eta duna, desagertzear zekusala alegia, egia bihurtu zaigunik eta, aldiz, gu euskaldunok harro senti gaitezke gure hizkuntzak bide ezezagunak urratu dituelako azken mendean eta batipat azken 25 urte hauetan. Besteak beste, ikastoletan hezitako haurrek unibertsitatera heldu direnean, goimailako ikasketak ere euskaraz eman ahal izatea pozgarria da benetan.

Ildo horretatik, liburu, honetan argitaratzen diren ia 70 komunikazio edo txosten labur, sei ponentzia eta hiru hitzaldien maila zientifikoa goraipatu nahi nuke, ezen beste edozein hizkuntzatan argitaratzen direnak bezain baliotsuak baitira eta guretzako, nola ez, are baliotsuago euskaraz idatzita egoteagatik.

Azpimarratu nahi nuke bada ere Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea bezalako talde sozialak gure herrian daukaten garrantzia eta zeregina. Ongi dago eta bidezkoa da Administrazioak kultur mugimenduak bultzatzea eta laguntzea, baina, alde batetik ez dut uste ona denik Administrazioa bera bakarrik nagusitzea, horrek, azkenean, herritarren dinamika pobretu egiten duelako eta gainera, bestetik, Administrazioak ezin duelako fisikoki dinamika sozialek sor dezaketen guzia bere gain hartu.

Guzti  honengatik, izugarri ongi deritzet Ihardunaldi hauei eta eskerrak ematen dizkiot Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari bere Ihardunaldi hauetarako argitaratu duen liburu honetan hitzaurre labur hau idazteko aukera eskaintzeagatik.

Eskerrak eman nahi dizkiot, baita ere, Bizkaiko Foru Aldundiari liburu hau argitaratzeagatik. Kasu honetan ere, beste azkotan bezala, Bizkaiko Foru Aldundia euskal mugimendu herritarren suspertzaile da. Eskerrak, bada, horregatik.
 

Javier Vergara Orue-Echevarria
Basurtuko Ospitaleko Administrazio-Kontseiluburua

 


Hitzaurrea

Basurtuko Ospitaleak pozarren hartzen du Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatzen dituen Eritasun Kutsagarriei buruzko II Medikuntz Ihardunaldien burutzapena.

Gure pozaren zioa, bikoitza da. Alde batetik, normalkuntza hitzaren esannahi bikoitzean ematen zaiolako Erakundeari euskararen normalkuntzan partaide izateko aukera: hau da, ideia eta pentsamenduak besterenganatzeko tresna normal bat hizkuntza egiten eta guztiek onartutako era zentzubakarrean zientzi kontzeptuak adierazteko moduko hizkuntza normalizatua lantzen.

Bestetik, gutarrak direlako duten guztia eman eta gar paregabea ipiniz Ihardunaldiek zientzi kalitate maila disdiratsua erakustaraztea eta nahi izan den hizkuntz helburua erdiestea posible egin duten Elkarteko hainbat kide.

Bilboko Ospitalea, entrega eskuzabal askoren lekuko izan da bere kondairako sei mendeetan zehar. Hala zibilean eta ekonomikoan, nola akademikoan. Euretariko berrienen artean gogora ekarri nahi dut Euskal Unibertsitateko lehenengo Medikuntz fakultatearen fundazioa gerra zibila amaitzeko zegoela, Basurtu, Irakaskuntz Ospitale bezala, graduatuondokoentzako sustraitzea eta osasuneko profesionarien prestaketan Euskal Herriko Unibertsitatearekin dugun lankidetza estua.

Babesari dagokionez berriro ere bat egin dugu ekitaldi hauetan, aitatu mugarriak posible bihurtu zituzten erakundeekin.

Eusko Jaurlaritzak, bere Lehendakariaren presentziaz ohoratu gaituenak, zientzi interesduntzat jo ditu Ihardunaldiak eta, beraz, euren ezagutzak Ihardunaldiotara ekarri dituzten guztien goraipamena egin.

Bizkaiko Foru Aldundiak hartu du bere gain Ihardunaldiak sortu dituzten gastuen zati on bat.

Ekitaldien zientzi edukina babesteko lana, Unibertsitateak hartu du Mikrobiologia Sailaren bidez.

Eskerrak guztiei eta orobat zuoi ere, liburu honen irakurle eta bertako txostenegileoi, garai bateko “ezin hezia” berria bezala, gure euskal hizkuntza zaharra eusten eta sustatzen egunoro egiten duzuen ahaleginagatik.                                                                     


Joseba Ibarmia
Basurtuko Ospitaleko Asistentzi Zuzendaria

Azken Berriak

Euskarak bide motza du osasun-zentroetan
Osasun-sistema publikoen ahultzeari buruzko kezka agerikoa da. Eusko Jaurlaritzak berak sustatuta prozesu zabal bat abian da itun bat hitzartzeko, eta horren bidez Osakidetzan urteotan metatu diren arazoei aurre egiteko bideak zehazteko. Euskalgintzaren...
Sarean da Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak plazaratzen duten argitalpenaren ale berezi honetan, apirilaren 11n Iurretan egin ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan