Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Biltzarrak

06. Osasun Jardunaldiak: Eritasun kronikoak eta bizi kalitatea

1996-04-19, Iruña

Egitaraua

Aurkezpen gutuna

Sarrera

Komunitate baten osasun egoera, jakina denez, zenbait faktoreren men- de egon ohi da. Horien artean garrantzi berezia izan ohi du komunitate horretako osasun zerbitzuetan diharduten profesionalen giza kalitateak eta presta­kuntza teknikoak.

Zentzu honetan, osasun politiken helburu iraunkorra izan behar da osa­sungintzako langileek gero eta zerbitzu hobea emateko gauza izan daitezen be­harrezkoa den prestakuntza eta ikerketa lana bultzatzea, eta horrelaxe dago jasota Nafarroako Osasun Planean.

Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak gogoz babesten du Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatu dituen VI. Jardunaldiak Iruñean egitea eta bilkura horretako Ponentziak argitaratzea. Argitalpen horretarako sarrera hau idaztea ere lan atsegingarria da oso.

Oso aukera onuragarria iruditzen zait aurten Iruña aukeratu izana euskarazko osasun Jardunaldi hauen egoitzatarako. Horrek ahalbidetuko du ga­rrantzi handiko gaietan Nafarroako populazioaren zati batek ohikoa duen eta osasun arazoetan lagundua izan nahi lukeen hizkuntzan sakontzea. Hori bermatzeko beharrezkoa da profesionalak osasungintzako jakintza-arlo berezietan euskara erabiliz prestatu ahal izatea. Horrela egitean hizkuntzaren garapena, beren prestakuntza eta erabiltzaileei buruzko hurbiltasuna hobetzen dute.

Azpimarratu nahi nuke, halaber, Jardunaldietan landu behar den gaia aukeratzean, “Eritasun kronikoak eta bizi kalitatea”, bete-betean asmatu du- zuela. Gure gizarteen bilakaeraren eta populazioaren zahartzearen aurrean osasun eta gizarte aldetik kezkarik handiena sortzen duen gaietako bat baita lantzekoa.

Eritasun infekziosoak eta osasun arazoak kontrolatzen egindako aurre- rapen ukaezinek, bizi baldintzen hobekuntza orokorrarekin batera, populazioa­ren bizi esperantza nabarmen luzatu dute. Osasunaren Munduko Erakundearen ereduari jarraikiz, orain kontua da “bizitzari urteak gehitu” ezezik, “urteei bizia gehitu" diezaioten programak bultzatzea, bereziki osasunaren alderdi kualitatiboetan arreta jarriaz.

Ziur naiz Nafarroan euskara normalizatzea lortzeko gakoa hein handi batean datzala Nafarroako herri erakundeek hizkuntz arloan hartutako konpromezua eta euskara jarduera guztietara eta jakintzaren arloetara euskara era- man dezan gizarte ekimenarekin elkartzean. Horregatik, atsegin handia da niretzat ohartzea Nafarroako osasungintzako profesionalak gai direla, erakundeen babesarekin, erronka konplexu honi aurre egiteko. VI. Jardunaldi hauek guztion osasunerako dudarik gabeko gaurkotasun gai baten inguruko euskarazko prestakuntzan eta komunikazioan aurrerapauso bat dira. Interes garriak dira Nafarroan euskarak normalizazioraino egin behar duen aurrerabidearentzat eta baita gure osasun sistemarentzat eta Nafarroako gizarte osoarentzat ere.

Iruñean, 1996ko apirilaren 3an
Fernando Puras
Nafarroako Osasun Kontseilaria

 

Hitzaurrea

VI. Osasun Jardunaldiak Iruñean egitea izan da gure asmoa. Horrela Nafarroak beste herrialde euskaldunetako kideekin bat egin du euskara eta osa­sunaren aldeko erronka honetan.

Orain arte, Nafarroan ez zen horrelako Jardunaldirik egin. Hauek dira lehenbizikoak eta egia esan, uste ez zen giroa sortu da antolaketa honen guztiaren inguruan. Beharbada, hasiera batean pertsona gutxi batzuen ilusioa, as­moa, ideia edo desioa besterik ez zen, baina pixkanaka-pixkanaka uste hori gauzatzen joan da eta jadanik errealitate bihurtzeko unea iristen ere ari dela esan beharra dago.

Gauza guztiak bezala antolatzeko lanak bere denbora behar izan du, baina batez ere hasierako erabakiak izan dira geroa markatu dutenak. VI. Jardunaldiak Iruñean, BAI esatea eta taldea osatzea izan dira garrantzizko era­bakiak. Ondoren etorri den guztia, batez ere talde horren sinesmenari esker gertatu dela esan beharra dago. Egia da sinismenaren gauza hau, arraro xamarra iruditu arren. Baina behin baino gehiagotan pentsatzen zen administrazioko inork ez zuela bere laguntzarik emanen edo ez zela erreza izanen Nafarroan euskarazko Jardunaldiak egitea. Baina taldeak, helburua argi jarri ondoren lanean aritu da, partehartze handia lortu du, talde bezala ere garatu egin da eta ateak jo ahala, ezusteko bat baino gehiago jaso du. Alde askotatik jaso da laguntza, eta ez dirulaguntza hutsa, baita euskara bera ere onartu eta onestea ere. Euskara eta osasuna uztartzea lortu da. Euskara eta jakintza edo ezaugera ere lotzea posible dela ikusi da eta azken finean euskararentzako arlo berri bat lantzeko unea aurkitu dela ere esan beharra dago.

Eritasun Kronikoak eta bizi-kalitatea aukeratu da lanerako gaia. Osasun arloan ari garen profesional guztiak beti ere bizi-kalitatea zaindu edo eta bermatzen saiatu behar dugula ezin dugu ahaztu eta are gutxiago erien ka- suan. Eriak baitira behar handienak dituztenak, ingurune ezin hobea, bizi-baldintza egokiak, lagun edo familiarte aproposa, profesionalen laguntza osoa eta abar. Hori dena behar-beharrezkoa dute gaitza sendatzeko eta eritasun kronikoen aurrean euren eritasuna duintasunez eramateko.

Beraz, honen alde lan egitea izan da gure apustua eta egia esan osasun arloko profesional aunitzek hartu dute parte, 48 komunikazio jaso dira, 18 Nafarroatik bertatik ailegatuak. Bi mahainguru eta beste bi hitzaldi ere izanen dira. Ea, bada, Jardunaldi hauek une egoki bihurtzen diren ezagutzak zabaltzeko, euskara bera indartzeko eta azken finean osasunaren aldeko urratsak ematen jarraitzeko.

Batzorde Antolatzailea
Batzorde Zientifikoa

 

Azken Berriak

OEEren 33. Osasun Biltzarrean komunikazioak aurkezteko epea zabalik
Urriaren 25ean Osasun Biltzarra egingo dugu Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Zentroan. Aurtengo jardunaldirako aukeratutako gaia "Botiketatik haratago" izango da. Horren harira, jakin ezazue dagoeneko irekita duzuela ahozko komunikazioak (...
Osasunari buruzko lau jarduera euskaraz, EHUko Uda Ikastaroetan
Ekainaren erdialdean hasi eta irailaren amaiera ia 200 jarduera programatu dituzte, EHUko Uda IKastaroen barruan. Bada, osasunari dagokionez, askotariko gaiak izango dira solasgai, horietatik batzuk euskaraz: Uztailak 08-10 "TopaGune ikastaroa: ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan