Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Biltzarrak

11. Osasun Jardunaldiak: Prebentzioa

2001-05-04, Getxo

Egitaraua

Aurkezpen gutuna

Adiskideok:

Urtero bezala, berriro ere elkartzeko parada izango dugu osasungintzan aritzen garen euskaldunok, gure XI. Osasun Jardunaldia hastera baitoa, antolakuntzan jardun dugunon ilusioak eta aldi berean urduritasuna airean daudelarik.

Jardunaldien maila urtetik urtera igotzen delarik,  gero  eta  zailagoa izaten da aurrekoen arrakasta gainditzea, edo berdintzea behintzat, asmo horrekin gure kemen eta indar guztiak jarri  baditugu ere.

Aurtengo gaia aukeratzearen arrazoiak, nahiz eta Prebentzioa lehenago ere jorratua dagoen gaia dela iruditu, asko izan dira. Alde batetik, gai nagusi bezala, orain arteko jardunaldietan azterturik izan ez delako eta arlo zabala izanik, osasun-maila ezberdinetan dihardugunok parte hartzeko aukera ematen duelako. Bestetik, osasunaz hitz egiten  denean,  Lehen  Mailako  Asistentzian batez ere, prebentzioari  gero eta garrantzi handiagoa ematen zaiolako.

Prebentzioaz ari garenean, bere zentzurik zabalenean harturik, eragile asko hartu behar ditugu kontuan: norbanakoa, gizartea, osasun-langileak, osasun-sistema bera...  Beraz, denontzako dago zeregina  eta lana.

Hain gai garrantzitsua eta, aldi berean, zabala izanik, egitarauak gai honen hainbat arlori  erantzun nahi izan dio. Halere, gerta daiteke zuetariko baten batek zerbait faltan nabaritzea; izan ere, denetarako astirik ez da izaten eta kantitateari baino, kalitateari lehentasuna eman  nahi izan diogunez, gai zehatz edo azpiarlo batzuk alde batera utzi behar izan ditugu. Jarrera  horrek, bestalde, OEEren jardunean eta bereziki osasun jardunaldietan ardatz izan beharko lukeela uste dugu,  osasungintzan  bezala  gizarteko  beste  lanbideetan ere kalitatea baita gaur egun helburu eta jomuga  nagusia.

Hala eta guztiz ere, geratu diren hutsuneak aurten eskainiko ditugun bi tailerrek (Intsulinoterapia eta Elkarrizketa Eragingarriaren Aplikazioa Erretzeko Uzteko Programan ) beteko dituztelakoan gaude. Partaide guztien gustuko eta ikasteko nahiz iritzi trukatzeko aukera egokia izango direlakoan gaude.

Oraingoan ere, gure hizkuntzaren normalizazio   prozesuan  jardunaldi hauek aurrerapauso bat izango direla espero dugu. Biziki estimatzen dugu jardunaldi honetan zuen hitzaldi eta komunikazioekin ahalegin berezia  egin duzuen  guztion  gogoa  eta adorea.

Bukatzeko, hona hemen aurtengo filosofiarekin bat ez datorren  esaera zahar bat:  Adinarendako sendabelarrik ez. Esaera zahar  guztiek  egia  badiote ere, saia gaitezen danon artean, prebentzioa dela media, esaera honen esanahia nolabait   aldatzen.

Ongi etorri jardunaldira, adiskideak; egonaldi atsegina eta emankorra opa dizuegu Getxon.

Batzorde Antolatzailea  eta Zientifikoa

 

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan