Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Biltzarrak

13. Osasun Jardunaldiak: Osasuna eta Teknologiak

2003-05-09, Donostia

Egitaraua

Aurkezpen gutuna

Nola biziko gara hemendik hogei urtera? Hain larria ote da Arnas Sindrome Akutu Larria (laburdura ingelesez, SARS) izurritea? Zein puntutan dago gaur egun minbiziaren kontrako borroka? Zer ekarriko liguke gerra nuklear batek? Noraino garatu ahal izango da konputagailuen adimena edo inteligentzia? Egongo al da inoiz zientzia lurrikarak gelditzeko moduan?

Horiek, eta baita beste asko ere, noski, dira gaur egungo gizakiak bere buruari egiten dizkion galderak, eta horietan argi eta garbi ikusten da zein puntutaraino den erabakigarria teknologiaren aurrerapena giza bizitzarako. Hasi infartuaren trata- mendutik eta energia-iturri berrietaraino, genomaren aurkikuntzatik pasatuz, zien­tzia aurrerapausoak ematen ari da etengabe, gure bizimodua eta bizi-kalitatea egunetik egunera hobetuz. Aurrerapauso horiei esker gizateriak askoz gehiago aurreratu du azken berrogei urteotan historia osoan baino, gure aurrekoak kezkatzen zituzten arazo gehienak konponduz. Eta hori guztia azken hamarkada hauetan gertatzen ari den iraultza teknologikoari esker izan da posible.

Medikuntzaren alor guztietan gertatu dira aurrerapauso ikaragarriak: gaitzen jatorria (patogenia) argitzen diguten aurkikuntza garrantzitsuak egin dira, diagnostikoa findu eta hobetzeko tresneria berria asmatu da, eta tratamendu-bide berriak jarri dira martxan. Eta teknologiaren ekarpena alor horietan guztietan gauzatu izan denez, panorama zabal horren ikuspegi esanguratsua eskaintzen saiatu gara jardunaldi hauetan.

Horretarako, batzorde zientifikoak lehentasunezko bloke batzuk ezarri zituen eta ardatz horien inguruan osatu da egitaraua: laborategia, bihotza, irudi bidezko teknologiak, genetika, estetika, ugalketa edo erreprodukzioa, oftalmologia eta otorrinolaringologia izan dira hain zuzen ere hainbat hitzaldiren bidez jendaurrean jorratuak eta azalduak izateko zoria izan dutenak, baina beste hainbeste edo gehia­go geratu dira kanpoan, ez garrantzirik ez zutelako, ezta gutxiagorik ere, hautatu beharra zegoelako baizik. Ondorioak partehartzaileek aterako dituzte, eta justifikatuta zegoen edo ez beraiei dagokie esatea.

Bestalde, informazioaren teknologiak ekarriko dituen erronka berriak eta teknologia horiek osasun-sistema publikoetan nota txertatuko diren eta zer-nolako ara- zoak sortuko dituzten aztertu eta jorratuko da mahai-inguru interesgarri batean. Komunikazio eta posterrak ere izango dira, eta azken urteotako ohiturari jarraituz, bi tailer antolatu dira: Internet eta osasuna lotzen dituena bata (bilaketa bibliografikoak nola egin, web orri interesgarriak non dauden, etab. bezalako puntuen inguruan) eta erizaintzako metodologia teknika berrietara nola aplikatu erakutsi nahi duena bestea.

Izango da, bai, zer entzun eta zer ikusi ugari Donostian. Ziur gaude bertara hurbiltzen direnak ez direla damutuko.

Batzorde Antolatzailea
Batzorde Zientifikoa

 

Azken Berriak

Euskarak bide motza du osasun-zentroetan
Osasun-sistema publikoen ahultzeari buruzko kezka agerikoa da. Eusko Jaurlaritzak berak sustatuta prozesu zabal bat abian da itun bat hitzartzeko, eta horren bidez Osakidetzan urteotan metatu diren arazoei aurre egiteko bideak zehazteko. Euskalgintzaren...
Sarean da Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak plazaratzen duten argitalpenaren ale berezi honetan, apirilaren 11n Iurretan egin ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan