Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Biltzarrak

17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna

2007-11-16, Donostia

Egitaraua

 

ANTOLATZAILEA:

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

BATZORDE ANTOLATZAILEA:

Jabier Agirre

Lurdes Arriaga

Miren Dorronsoro

Xabier Huizi

Edurne Lizarazu

Mª Jose Uranga

Mª Jose Valderrama

Xabier Zupiria

BATZORDE ZIENTIFIKOA:

Manu Aduriz

Iñaki Aginaga

Juanjo Aurrekoetxea

Jose Ramon Furundarena

Karlos Ibarguren

Jaime Usabiaga

Xabier Zubeldia

Felix Zubia

Jardunaldi hauek Ekintza Zientifikoetarako interes sanitarioaren onarpena dute

LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritza, Osasun Saila

Gipuzkoako Foru Aldundia. Kultura eta Euskara Departamentua

Donostiako Udala, Euskararen Patronatua

Osakidetza, Donostia Ospitalea

Euskal Herriko Unibertsitatea. Erizaintzako Unibertsitate Eskola eta

Medikuntzako Irakaskuntza Gunea

Gipuzkoa-Donostia Kutxa

 

Aurkezpen gutuna

 HITZAURREA

Lankide eta adiskide estimatuak:

Lokomozio-aparatuko lesioek eta patologiak gure gizartean gaur egun duten garrantzia ukaezina da, eta horren froga edo erakusgarri bezala esan daiteke osasun- zentro batera joaten diren hiru pertsonatik batek aparatu lokomotorrarekin lotutako arazoren bat dutela. Horrexegatik, ohizko patologiak, alde batetik, eta horiek eskatzen duten tratamendua, bestetik, ezagutzea ezinbestekoa da asistentzia sanitarioaren lehen mailan aritzen diren medikuentzat. Horrek patologia honetan trebatuenak dauden espezialisten baliabideak optimizatzeko modua ematen du, tratamenduan kate bat osatuz prozesuaren larritasun edo konplexutasunmaila txikienetik handienera. Jardunaldi hauetarako prestatu den egitarauak lokomozio-aparatuko lesioen ikuspegi orokorra eskaintzen du, lesio horien hasierako tratamenduan arreta berezia jarriz. Eta horregatik da bereziki interesgarria gisa horretako patologiaren bat duen paziente bat aurreneko aldiz artatzen duten medikuentzat.

Gaur egun, bizi garen gizartean bizi garela, belaunaldi berriek euskararen ezagutzan eta erabileran lortu duten mailari esker, gure hizkuntza ez da soilik ezagutza horiek adierazteko erabiltzen, gazteek euskaraz “pentsatzen” baitute, eta hizkuntza adin batetik aurrera eskuratu dutenek bakarrik jarraitzen dute “itzultzen” euskaraz adierazteko orduan.

Egoera horretan, hizkuntza normalizatzeko egiten ari zareten ahalegina, ez bakarrik eguneroko zuen jardunean, baita eremu profesional eta zientifikoan ere, hasi da jadanik bere fruituak ematen. Horretxen adibide da jardunaldi hau, eguneroko adierazpenean ohizkoak diren esamoldeak ezagutza zientifikoaren hedapenarekin hurbiltzen eta bat egiten saiatzearren.

Jardunaldi hauek amaitzean helburu hirukoitza betetzea espero dut: interesatzen zaizkigun patologia horien ezagutzea zabaltzea eta hedatzea batetik, osasunlaguntzaren maila desberdinen arteko erlazio edo harreman hobea lortzea, bestetik, ikuspegi pertsonaletik bezala baita alderdi profesionaletik ere, eta nagusiki hizkera zientifikoaren barruan oinarri linguistikoak finkatzen joatea, azkenik, zientzia medikoaren euskarazko adierazpideek mundu zientifikoan erabiltzen den beste edozein hizkuntzatan adinako aberastasuna izan dezaten.

Jaime Usabiaga Zarranz

Kirurgia ortopediko eta Traumatologiako Zerbitzuburua Donostia Ospitalean

 

Azken Berriak

Euskarak bide motza du osasun-zentroetan
Osasun-sistema publikoen ahultzeari buruzko kezka agerikoa da. Eusko Jaurlaritzak berak sustatuta prozesu zabal bat abian da itun bat hitzartzeko, eta horren bidez Osakidetzan urteotan metatu diren arazoei aurre egiteko bideak zehazteko. Euskalgintzaren...
Sarean da Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak plazaratzen duten argitalpenaren ale berezi honetan, apirilaren 11n Iurretan egin ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan