Biltzarrak
22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak
2012-05-18, Bilboko Medikuen Elkargoan
Egitaraua
Aurkezpen gutuna
Gutun honen bidez, datorren urtean Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen biltzarra Bilbon izango direla jakinarazi nahi dizugu, maiatzaren 18 eta 19an, Lertsundi kalean Bizkaiko Sendagileen Elkarteak duen egoitzan.
Lehendabizi argitu nahi dugu izen aldaketa. Orain arte Jardunaldiak izan badira, aurrerantzean Biltzarra izendatuko da OEEk urtero egiten duen ekimen nagusia. Aldaketa honetarako arrazoi asko egon dira eta, horietako bat, prestakuntza arloko ekimen honek duen izaera hobeto komunikatzea da.
Oraingoan gure buruari zuzenduko diogu ikusmira: osasun-langileoi. Izan ere, gure eguneroko jardunean hainbat gai ditugu aztergai. Horietako 3 hartu ditugu biltzarrerako. Batetik 1. mahai-ingurua “Bizitzaren medikalizazioa” izango du ardatza. Horretan diagnostiko-proben gehiegikeriak, polimedikazioa eta genetika azterketen ondorioei buruz hitz egingo da.
Bestetik “Osasun-langileak gaixotzen direnean” izango da 2. mahai-inguruaren ardatza. Bertan izaten ditugun gaixotasun ohikoenak, gure jardunean sufritzen dugun indarkeria eta arazo psikiatrikoak daudenean egin dezakeguna izango dugu berbagai.
Azkenik, 3. mahai-inguruan “Medikuntza eta teknologia berriak” hartuko da hizpide, horretarako Osasuna 2.0, Gaixo kronikoak: Telebgbk (telepoc) eta Hobea4+ moduko lerro berriak aztertuz.
Bukatzeko, Bilbon asteburu on bat pasatzeko dauden aukerak asko direla aipatu beharra dago.
Komunikazioak ere aurkezteko gonbitea egin nahi dizugu. Aurkezteko epea urtarrilaren 30ean amaituko da.
Datozen hilabetetan e-postaz albiste gehiago: jasoko duzu erne egon: behin betiko egitaraua, izena emateko epea, etab.
Besterik gabe, agur bero bat eta ekainaren hasiera arte
Talde Antolatzaile eta Zientifikoa