Biltzarrak
29. Osasun Biltzarra: Osasungintza berria? Bere jardunetik ikasten duen osasun-sistema
2019-05-08, Gasteiz
Egitaraua
OEEren 29. Osasun Biltzarra:
“Osasungintza berria? Bere jardunetik ikasten duen osasun-sistema”
2019ko martxoaren 22-23
Gasteiz – Europa Jauregia
Martxoak 22, ostirala
09:00-09-15 Dokumentazio-banaketa
09:15-09:45 Ongietorria eta aurkezpena
09:45-10:30 Sarrera hitzaldia
Amets bat izan dut: Osasun sistema ikaslea zertan den. Felipe Aizpuru Barandiaran, Osakidetza-Zuzendaritza Nagusia
Nondik datorkigu osasun informazioa? Maider Mateos del Pino, Eusko Jaurlaritza-Osasun Saila
10:30-12:00 Lehenengo mahai-ingurua: Ezagutza sortzen: frogetan oinarritutako praktikatik, praktikak sortutako frogetara
Moderatzailea: Aitziber Etxagibel Galdos- Osakidetza-Zuzendaritza Nagusia
Pazienteetatik datu-basera: informazioaren ibilaldi zoragarria. Ines Garmendia Navarro, BIOEF
Ikerketa mundu errealeko datuekin: abantailak eta oztopoak. Eduardo Millan Ortuondo, Osakidetza-Zuzendaritza Nagusia
Ezagutza berria praktika bihurtu. Iñaki Garitano, Mondragon Unibertsitatea
12:00-12:30 Atsedenaldia
12:30-13:45 Tailerra: Depreskripzioa: gutxituz gehitu
Eulali Mariñelarena Mañeru eta Arritxu Etxeberria Agirre. Osakidetza-Donostialdea ESI
14:15-16:15 Bazkaria
16:15-17:45 Bigarren mahai-ingurua: Praktikaren egokitasuna
Moderatzailea: Idoia Gurrutxaga Arriola, Osakidetza-Donostialdea ESI
Gaindiagnosia. Naiara Parraza Diez, Osakidetza-Araba ESI
Aldakortasuna praktikan. Ibai Tamayo Rodriguez, NavarraBioMed
Medikamentuaren erabilera egokia. Nekane Jaio Atela, Osakidetza-Barrualde-Galdakao ESI
18:00-19:00 OEEren urteroko bilera.
Martxoak 23, larunbata
10:00-11:00 Ahozko komunikazioak
Koordinatzailea: Antxon Apiñaniz Fdez de Larrinoa, Osakidetza-Araba ESI
11:00-11:30 Atsedenaldia
11:30-13:00 Hirugarren mahai-ingurua: Adituen arteko harremanak
Koordinatzailea: Jesus Larrañaga Garitano, Osakidetza-Araba ESI
Nork definitzen ditu gaixotasunak? Jon Zuazagoitia Nubla, Eusko Jaurlaritza- Osasun Saila
Pazienteen iraultza. Arantza Basagoiti Azpitarte, Arabako Erizaintza Eskola
Erabakiak elkarrekin hartzen laguntzen duten baliabideak. Izaskun Antunez Tricio, Osakidetza-Araba ESI
13:00-14:00 Amaierako ekitaldia.
Guillermo Roa Zubia, Elhuyar aldizkariko erredaktore eta Euskadi Irratiko Norteko ferrokarrila saioko aurkezlea
Izena emateko
www.oeegunea.eus webgunearen bidez egitea gomendatzen da (bertan “izena eman” botoian klikatuta, datuak bete ditzakezu). Baina, nahiago izanez gero, e-postaz (oee@oeegunea.eus) edo 944 00 11 33 telefonoz egin dezakezu. Erosoago zaizun moduan.
Adi!: Webgunetik egin nahi baduzu eta OEEren bazkidea bazara edo aurretik webgunean eman baduzu izena, ez sortu erabiltzaile berririk. Mesedez, saioa hasi zure erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Ahaztu bazaizu, zure e-posta sartu eta pasahitz berria jasoko duzu, gero beste pasahitzarekin alda dezakezuna.
Ordaintzeko
OEEren izenean dagoen honako kontuan egin daiteke:
- Laboral Kutxa ES03 3035 0012 74 0121212092
- Kutxabank ES76 2095 3175 12 1061308465
(abonu-agirian izen-abizenak adierazi)
Izen-ematea, ostiraleko bazkaria barne:
- Izen-emate arrunta: 95 €
- OEEren bazkideak: 85 €
- Ikasleak eta langabetuak: 15 € (bazkariarekin 40 €)
- Afaria: 30 €
Idazkaritza Teknikoa
944 00 11 33
oee@oeegunea.eus
Lamia / Patxi
Bazkidea egiteko
Bazkide izateko, www.oeegunea.eus webgunearen bidez egin daiteke, OEEren Idazkaritzan (944 00 11 33, oee@oeegunea.eus) edo Biltzarraren egunean bertan. OEEren bazkide izanik, osasun-arloan euskararen normalizazioa bultzatzen duzu.
Urteko kuota: 30 €
Heltzeko edota aparkatzeko
- Autobusez etorriz gero Gasteizko Autobus Geltokiraino helduko zara. Handik Europa Jauregira 10-15 minutuko ibilaldi laburra dago, Gasteiz etorbidean zehar.
- Aparkatzeko aukerak:
Karabanetarako doako aparkalekua. Autobidetik Gasteizera sartzean ezkerreko aldera joanda, Karabanetarako doako aparkalekua dago. Gero tranbia hartu daiteke.
San Martin Aparkalekua. Gasteiz etorbidea ia amaieraraino, Justizia Jauregira heltzean eskuinera, San Martin Parkearen inguruan.
Kaleetan. Gasteiz etorbidetik mendebalderantz ez dago TAOrik.