Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

12. Osasun Jardunaldiak: Gaixo terminala. Zainketa aringarriak

ZAINKETA ARINGARRIAK OSPITALEAN ETA ETXEKO OSPITALIZAZIOA

Egilea: J. A. Carrera

Barne medikuntza. Etxeko ospitalizazioa. Donostia ospitalea.


 Egungo egoera kontuan izanik, gure betebeharra zein motatako zainketa aringarriak gauzatu nahi ditugun mugatzea da. Horretarako ezinbestekoa zaigu eskura dauzkagun baliabideak neurtu eta koordinatzea, gaixoa ospitalean edo etxean egoteak nabarmenki baldintzatu baitezake gure lana.

 Sortu berri diren Zainketa Aringarrietako Talde Aholku-emaileek, besteak beste, ahalbideratzen dute koordinatze-lan hau.

 Zainketa Aringarrietako Talde Aholku-emaileak eta Koordinatzaileak

 Zainketa Aringarrietako Talde Aholku-emaileek betetzen duten lana:

 1.      Profesionalen "sentsibilizazioa" Zainketa Aringarrien filosofian

 2.      Ospitaleko Interkontsultak

 3.      Ospitaletik kanpoko kontsultak, batez ere lehen mailako taldeekin

 4.      Asistentzia-mailen arteko eta baliabideetako koordinazioa

 

Etxeko ospitalizazioa

 Etxeko ospitalizazioak, ospitaleko zerbitzua bada ere, Lehen mailako Atenzioko mediku eta erizainek bezala, etxeko eremua betetzen du.

 Honako hauek lirateke Etxeko ospitalizazioaren eta Lehen mailako Atentzioko zerbitzuen artean aipatu beharreko aldeak:

 -etxeko ospitalizazioan langileak eta gehienetan baita gaixoak ere ospitaletik datoz

-baliabide tekniko gehiago erabiltzen dute

-gaixoa epe mugatuan egoten da gure kargu

-patologia mediko eta kirurgikoen eremua zabalagoa da

-ohiko ospitalizazioa ordezkatuz ospitaleko egonaldiak murriztea du helburu

 Gaixo larri eta terminalen kasuetan garrantzi berezia du etxeko ospitalizazioak, atentzio iraunkorra eta teknifikazio-maila altua eskaintzen baitu.

 

Azken Berriak

Pizkundea: abenduaren 27an denok Barakaldoko BEC Erakustazokara
Euskararen Kontseiluak bilkura handi bat egitera deitu du abenduaren 27an.   Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egiteko Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi dugun larrialdi linguistikoaren aurrean, zain gelditu baino, ...
Iñaki Peña: “Heriotza eta dolua: bizitzaren islak”
Osatuberri aldizkarian Iñaki Peñari elkarrizketa egin diote, heriotza eta doluaren gainean: "Heriotza bizitzaren parte saihestezina da, baina gizarte modernoan sarritan baztertu eta ezkutatu egiten da. Beldurrak, tabu sozialek eta ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan