Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

16. Osasun Jardunaldiak: Gaixotasun Kardiobaskularrak

NORA GOAZ?

Egilea: Maixabel Sarriegi

Familia medikua La Habanako Osasun Zentroa. Gasteiz


 Jakina da azken urteotan  gaixotasun kardiobaskularrek gorakada nabarmena izan dutela.

 Populazioa gero eta zaharragoa izateak, gaixotasun kardiobaskularren intzidentzia  handitu du  eta arrisku kardiobaskularreko faktoreen (hta, dm, hiperlipidemia, etab.en) prebalentzia handitu du.

 Medikuntzaren aurrerapenak patología anitzeko gaixoak  izatera garamatza polimedikazioarekin. Gaixo fragilak, ospitalizazio sarriekin .

Honek gero eta konplexuagoa egiten du hauen tratamendua. Eta botiken, azterketa osagarrien eta kontsulten kopurua eta gastua izugarri igotzen du

 Horien guztien kontrola  eta  pertsona sanoetan egiten diren prebentzio-aktibitateak osasun-sisteman eragin eta karga handia sortzen du, kontsulten saturazioa, langileen estresa.

 Osasuna “ kontsumo-ondasun” bihurtu da, denek egon nahi dute osasuntsu eta sarritan exijitzen dituzte analisiak, tentsioa, probak, badaezpada ere.

 

 Nora goaz

 1. Teknika berriak

 Badira gaur egun  erabiltzen hasi garen teknikak eta eragin handia  izango dutenak

 Telemedikuntza, ampa tentsioaren kontrolean, tele-ekg..

 2. Gastuen kontrola

 Ikusi dugunez gastua nabarmen igotzen ari da, eta badirudi gure sistemak jasan ezin duen gastuetara iristen ari garela. Horri aurre egiteko proposatzen diren ekintzak hauek dira:

- faktura farmazeutikoa murriztea

- beharrezkoak ez diren edo informazio gutxi emango diguten miaketak ekiditea

 3. “Ebidentzian oinarritutako medikuntzaren” protokoloak jarraitzea

 4. Gaixoen aldaketa

-  populazioaren emigrazioa dela eta, arraza askotariko pazienteak izango ditugu, bere arazo bereziekin

-  informazioaren munduan  gaudenez, gure gaixoak ere gero eta informatuagoak daude (telebista, irratia, internet, etab.)

-  internet  gaixotasunaren datuak jakiteko, gaixoen artean harremanetan jartzeko edo eztabaidatzeko (blog-ak, pazienteen foroak, eta antzekoak)

-  bere datuen autokontrola: ampa, glucometer, etab.

5. Mediku / pazienteen harremanak

Medikuntzan lan egiteko era berriak sortzen ari dira. 

 Azken urteotan sortutako lege berriak gaixoen eskubideak balioarazteko egiten ari dira: pazientearen autonomia-legea, baimen informatua, aurretiko borondateen legea eta orain egiten ari diren mendekotasunaren legea.

 Bestetik martxan dauden bioetikako komiteak, etika aldetik sortzen diren arazoei aurre egiteko.

 Gaixoa ez da subjektu pasibo bat, bere gaixotasunean eta erabakietan  parte hartu nahi du,  askotan akordio batera iritsi beharko dugu eta horretarako informazioa nahitaezkoa izango da.

 Aldaketa honen filosofia “pazientean oinarritutako medikuntza” da.

 Honek gaixoa hartzen du oinarritzat eta era paternalistatik era “demokratiko” batera pasatzen dira.

 

Azken Berriak

Uda ikastaroa: Gure lurraldean eta ikerketatik generoaren osasuna zaintzen
Nola eragiten du generoak osasunean, eta zer ikerketa egiten ari dira gure lurraldean hori aztertzeko?   ???? 4 hitzaldi ???? Musikarekin girotutako mahai inguruak   ➡️ Uda ikastaroaren programa eta matrikulazioa hemen   ...
Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikarien Hiztegia
Bitor Arbazuzak honako altxorra ekarri digu: Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietarako Teknikarien (EZLT) Hiztegia. 2020an hasi zuen bere lana eta zenbait zeladorek, EZLT-k parte hartu dute, euskaldunak eta erdaldunak eta horietako batek be...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan