Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

19. Osasun Jardunaldiak: Osasun Berrikuntzak

KATARATEN EBAKUNTZAREN HISTORIA

Egilea: Ana Zurutuza


 Kataraten ebakuntzak 4.000 urte baino gehiagoko historia dauka. Lehen dokumentu idatziak k.a. 600. urtekoak  dira, jatorri indiarreko Susruta kirurgialariarenak. Laburbilduz. lau etapa gainjarri dira teknika kirurgikoaren eboluzioari dagokionez:

- Couchin -a: kristalinoa beQi barrenera dislokatzea,argitasunari bidea irek1tzeko, erretinara 1rits dadin.

- Kirurgia estrakapsularra: begian presioa aplikatuz. katarataren aurreko kapsulan egindako zulo batetik material kristalinoa aterarazi, atzeko kapsula osorik eta bere lekuan  mantenduz.

- Kirurgia intrakapsularra: katarata oso-osoaren erauzketa (kapsula eta guzti).

- Kirurgia estrakapsularraren itzulera: begi-barneko lenteen sorkuntza dela-eta, berriz ere kirurgia estrakapsularra bultzatu zen, kristalinoaren atzeko kapsula lente hauen euskarri nagusia baita.l967an New Yorken ultrasoinuak erabiliz kataraten nukleoa zatitu eta xurgatzea lortu zuen lehenengoz Charles Kelman-ek. Hasieran arazo handiak sortu bazituen ere, ultrasoinuen teknikaren aurrerakuntza ikaragarria izan da eta azken urteotan oftalmologiaren izar disdiratsuena bihurtu  da dudarik gabe. (Bideo erakusgarria)

Etorkizunak material eta instrumentu kirurgikoen hobekuntzak ditu zain, baina batik bat lenteen berrikuntzak eta eredu berrien sorrera.

 

 

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan