Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

08. Osasun Jardunaldiak: Neurozientziak

4.5 Esklerosi anizkoitz baten ondoriozko krisi partzial sinpleak bigarrenez orokortuak.

Egileak: I.G. Gurtubay , F. Fernandez Botaya, G. Morales , B. Carrera , I. Carrero , M.I. Iragui , E. Martin

0


Sarrera

Esklerosi anizkoitzean krisien prebalentzia %0.5elik %10.8ra doa. Horietako gehienak orokorrak edo partzialak bigarrenez orokortuak dira. Patogenia desmielinizazio kaltean, lesio neurrian, gliosi erreaktiboan, eta aldaketa zitotoxiko eta metabolikoetan datza.

Emaitzak

35 urteko emakumea. 2 urte aurretik, bi hilabetetan zehar tratamendu gabe konpondu zen hanketako ahulezia jasan zuen, OTA normala izanik. Astebete aurre­tik ezkerreko hankan martxarik gabeko krisi partzial sinple fokal motore ugari izan zituen. Larrialdiko zerbitzura etorri zen krisi orokor toniko-kloniko baten ondoren.

Lehenengo EEGan oinarrizko aktibitatearen moteltzea eta theta-delta uhinen fokoa eskuin erdiko proiekzioaz ikusi genuen. Bigarren EEG batean uhin zorrotz eta motelen fokoa, paroxismo orokorrekin atsedenean. Paroxismo ugari aktibazioen ondoren. Hemograma, koagulazioa eta biokimika orokorra normalak ziren, eta serologia eta baziloskopia ezezkoak. Erresonantzia magnetikoan (EM) lesio desmielinizatzaile supra eta infratentorialak ikusten ziren, handienak obal zentroetan, batez ere eskuina aldekoan. Karbamazepina eta kortikoideak eman ondoren krisiak zortzi egunetan desagertu ziren.

Kontroleko EMan lesioen neurriaren txikitzea ikusi genuen eta EEGan aktibi­tatearen normaltasuna. Bi urteko jarraipenean EMaren bi erasan azaldu ditu baina krisirik ez.

Ondorioak

Aurretik epilepsi-aurrekinik edota epilepsiaren beste kausa ezagunik ez izatea, EEG fokoaren topografia, krisien eboluzioa eta mota, eta EMko irudien korrelazio onak, gure gaixoan krisiak eta EMaren kausa-erlazio efektuaren alde egiten dute.

 

Azken Berriak

Osagaizen ale berria
Aurten Osagaizek 10 urte bete ditu eta, ohi bezala, ale berriak argitaratzen jarraitzen du. Orain lehenengo ale arrunta atera da, uda ostean Pediatriaren jardunaldiarekin ale berezi bat atera ostean. Zenbaki berrira sartzeko:https://aldizkariak.ueu....
Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan