Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

08. Osasun Jardunaldiak: Neurozientziak

4.8 Meningitisaren iragarpen-faktoreen analisia

Egileak: A. Murgialdai , I. Mintegi , G. Txoperena , K. Reviejo , K. Ibarguren , B. Azkarate , I. Arcega

0


Sarrera

Azken urte hauetan nahiz eta antibiotiko eta zientziaren bilakaerak emaitza onak lortu, meningitisa duten gaixo gutxi batzuen eboluzioa ez da biziki ona izaten eta heriotza edo ondorioak jasaten dituzte.

Helburuak

Gipuzkoan, 1984tik 1998ko urtarrilaren 15era bitarte, ardura intentsiboan zaindu diren meningitisen iragarpen faktoreen analisia

Metodoak

Diseinua: zeharkako ikerketa deskribatzailea.

Menpeko aldagaiak: heriotza eta ondorioak.

Aldagaiak: adina, sexua, germen sortzaileak, petekiak, koagulazio arazoak eta zelulak

likido zefalorrakideoan.

Datuen iturriak: Arantzazu Ospitaleko ardura intentsiboa.

Analisia: batezbestekoen konparaketarako t-student eta proportzioen konparaketarako

JI-karratua erabili ziren.

Emaitzak

Ikertutako meningitisak 147 izan ziren. Hauetatik 31 (%21.1) hil ziren eta 25ek (%17) ondorioak jasan zituzten. Meningokoko kasuetan %21.6 hil ziren, Pneumokoko kasuetan %6.1, bakteria ezjakinen kasuetan %18.2 eta bestelakoetan %34 (p<0.05).

Koagulopatia izan zutenetatik %37.8 hil ziren eta koagulopatia gabekoen arte­an % 12.7 hil ziren (p<0.05). Heriotzaren eta, sexu, adina, petekiak eta likido zefalorrakideoko zelulen arteko erlaziorik ez zen aurkitu (p>0.05). 60 urtetik gorakoen artean %29k ondorioak izan zituzten eta 60 urte baino gutxiago zutenen artean % 13.2 (p<0.05). Ondorioak eta, sexu, petekiak, koagulopatia eta likido zefalorrakideoko zelulen arteko erlaziorik ez zen aurkitu (p>0.05).

 

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan