Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

08. Osasun Jardunaldiak: Neurozientziak

4.9 Garun heriotza ardura intentsiboan. 1997ko epidemiologia

Egileak: G. Txoperena , P. Olaizola , A. Murgialdai , I. Mintegi , K. Reviejo , K. Ibarguren , P. Marco

0


Sarrera

Azken urte hauetan ardura intentsiboek izan duten bilakaerari esker, koma eta beste arazo neurologikoetan emaitza geroz eta hobeak lortu dira. Hala ere, gaixo askoren eboluzioa ez da ona izaten eta garunaren heriotza egiten bukatzen dute.

Gaixo gehienak aireztapen mekanikoari lotuak daudenez, beraien gorputzak manten daitezke organo eta ehunak transplanteetarako aukera ematen dutelarik.

Helburuak

Gipuzkoan, 1997an egon diren garun heriotzaren eta organo emaileen ezagutzea.

Metodoak

Ikerketaren diseinurako zeharkako metodo deskribatzailea erabili da. Aldagaiak: adina, sexua, heriotzaren arrazoia, emaile potentziala edo erreala, emailea baztertzeko arrazoiak, lortutako ehun eta organoak. Datuen iturriak: Arantzazu Ospitaleko Ardura Intentsiboa eta Transplante Koordinakundea.

Emaitzak

Emaile potentzialak 59 izan ziren. Hauetatik 31 (%52.5) emaileak izan ziren (orga­noak 27 eta ehunak 4) eta ez-emaileak 28 (%47.5). Adinaren batezbestekoa: 46 SD= 18 urte organo emaileetan, 30 SD= 5.8 urte ehun emaileetan eta 52 SD= 18 urte ez emaileetan. Emaile potentzialen heriotzaren kausa: 36 (%61.1) garuneko istripu baskularra, 18 (%30.5) burezur-garuneko traumatismoa, 2 (%3.4) hipoxia eta 3 (%5) bestelakoak. Emaile errealen heriotzaren kausa: 18 garuneko istripu bas­kularra, 8 burezur-garuneko traumatismoa eta 1 bestelakoa. Organoa ez ematearen zergaitia: 10 asistolia, 5 infekzioa, 4 neoplasia, 3 organo anitzen gutxiegitasuna, 2 senideen ezezkoa, 1 haurduntzaren test positiboa, 1 drogazalea, 1 politransfusioa, 1 laurogei urte baino gehiagokoa eta 1 polikistosia. Sortutako organoak: 52 giltzurrun, 26 gibel, 13 bihotz, 3 hezur-ehun eta 2 birika.

 

Azken Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan