Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

08. Osasun Jardunaldiak: Neurozientziak

5.1 Alfa interferoiak eragindako miastenia gravis

Egileak: I.G. Gurtubay , B. Carrera , J.I. Carrero , G. Morales , A. Ibiricu , J. Gállego

0


Sarrera

Interferoiak (IFN) zitokinen familiako proteinak dira. Bere eragin inmunomodulatzaileengaitik terapeutikan gero eta erabiliagoak izaten hasiak dira. Bere ondorio latzen artean gaixotasun autoinmune berriak eragitea edota daudenak kaxkartzea aurki daitezke.

Metodoak

66 urtetako gizon batek IFN-alfa hartzen zuen —dosia 3 MU astero 3 aldiz—, C motako hepatitis kroniko bategaitik. Tratamendua hasi eta bi hilabete geroago, ptosi palpebrala, aldizkako diplopia eta ahulezia muskular progresiboa garatu zuen.

Emaitzak

Fibra bakarraren elektromiografiak, blokeoak eta batezbesteko jitterraren gorakada azaldu zuen. 3 Hz-ko jarraiko estimulazioan %28ko dekrementua eragin zuen. Azterketa hauek plaka neuromuskularraren kaltea azaldu zuten. Tentsiloiaren froga baiezkoa izan zen. Azetilkolinaren errezeptorearen aurkako antigorputz kopurua handituta aurkitu genuen.

Ondorioak

IFN-alfaren tratamenduak miastenia gravis eragin dezake, baina aurkeztu izan diren kasuen kopuru eskasak, ondorio latz arraroa dela pentsarazten du.

Azken Berriak

Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean
Ikastaroa
Azaroan ikastaro interesgarria eskainiko du Gipuzkoako Medikuen Elkargoak:  GAIXOTASUN KRONIKOEN MANEIUA BARNE MEDIKUNTZAKO EGUNEKO OSPITALEAN PRESENTZIALA - Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean &n...
Osagaizen ale berria
Aurten Osagaizek 10 urte bete ditu eta, ohi bezala, ale berriak argitaratzen jarraitzen du. Orain lehenengo ale arrunta atera da, uda ostean Pediatriaren jardunaldiarekin ale berezi bat atera ostean. Zenbaki berrira sartzeko:https://aldizkariak.ueu....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan