Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

08. Osasun Jardunaldiak: Neurozientziak

5.2 Entzumen-nerbioaren kalte akutua esklerosis anizkoitzean

Egileak: I.G. Gurtubay , M.O. Aretxaga

0


Sarrera

Esklerosis anizkoitz batean azaltzen den hipoakusia monosintomatiko bezala %3- 5ean bakarrik agertzen da. Entzumenaren kaltea aldiz, beste zeinu klinikoez lagunduta, maiz aurkitzen da, bai gaixotasun honen agerpenean baita erasoaldietan ere, gehienetan beste desmielinizazio zeinu eta sintomengatik ezkutuan gelditzen delarik.

Emaitzak

32 urteko emakume batek, bat-batean agerturiko eskuin aldeko hipoakusia neurosentsoriala nabaritu zuen aurretik zeukan esklerosi anizkoitzaren erasoaldi berri batengatik. Egindako entzumen ikerketak, baita garun enborraren entzumen poten­tzialak (PEAT), VIII. nerbioaren alde periferikoan kaltea aurkezten zuten. Aldaketa kliniko eta neurofisiologikoak, esteroidez tratamendua hasi eta 10 egunera desagertu ziren.

Ondorioak

Esklerosi anizkoitzean entzumenaren kaltea, ikusten den baino sarriagotan gerta­tzen da, bai subklinikoa delako edo beste sintomez ezkutua gelditzen denez entzu­men funtzioaren ikerketak egiten ez direlako.

Esklerosi anizkoitzaren hipoakusia entzumen bidearen lesio batengatik gerta­tzen da, gehienetan bizkarrezur-erraboilan edo nukleo koklearrean, baina gure kasuan bezala, entzumen nerbio periferikoaren kalte desmielinizatzaile azkarragatik gerta daiteke.

Azken Berriak

Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean
Ikastaroa
Azaroan ikastaro interesgarria eskainiko du Gipuzkoako Medikuen Elkargoak:  GAIXOTASUN KRONIKOEN MANEIUA BARNE MEDIKUNTZAKO EGUNEKO OSPITALEAN PRESENTZIALA - Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean &n...
Osagaizen ale berria
Aurten Osagaizek 10 urte bete ditu eta, ohi bezala, ale berriak argitaratzen jarraitzen du. Orain lehenengo ale arrunta atera da, uda ostean Pediatriaren jardunaldiarekin ale berezi bat atera ostean. Zenbaki berrira sartzeko:https://aldizkariak.ueu....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan