Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

10. Osasun Jardunaldiak: Osasuna denontzat 2000. urtean

DIFERENTZIA SOZIALAK OSASUNAREN ARLOAN

Egileak: F. AIZPURU* , C. ANITUA**

* Txagorritxuko ospitalea. Gasteiz; ** Osakidetzako Arabako ikerkuntzarako unitatea


Sarrera

 

SARRERA

Ekitatea gure osasun-sistemaren helburu nagusietako bat da. Bestalde, Osasunerako Munduko Erakundeak beste horrenbeste onartu zuen bere 'Osasuna denontzat 2000. urterako' agirian. Euskadiko Autonomia Erkidegoan (EAE) 1992an egin zen osasun inkestaren arabera, berriz, ezberdintasun batzuk azpimarratzen ziren talde sozialen artean. Lan honetan ezberdintasun horien gaurko egoera aztertu nahi dugu.

Helburuak

 

 

Metodoak

 

MATERIALA ETA METODOAK

Populazioa: EAEko biztanleria, instituzionalizatuak eta 15 urte baino gutxiago daukatenak izan ezik.

Lagina: EAEko 1997.eko osasun inkestaren galdetegi indibidualari erantzun zioten 3.956 pertsonak eta 1992.ekoari erantzun zioten 3.747ak.

Aldagaiak: klase soziala, osasun hautemana, jarduera mugatzen duen osasun arazo baten presentzia, obesitatea, mamografiak.

Informazio bilduma: Etxean eta inkestatzaile baten laguntzaz egindako elkarrizketa.

Analisia: odds ratioak kalkulatu dira, talde sozialak eta urteak konparatuz.

Emaitzak

 

EMAITZAK

V. klaseko (beheko mailakoak) pertsonek I. taldekoek baino arrisku handiagoa daukate: a) osasun txarra aitortzeko (1,8 bider gehiago); b) osasun-arazo mugagarri bat izateko (2,3 bider gehiago); c) lodia izateko (2,8 bider); d) mamografia bat ere ez egiteko bere bizitza osoan. Kasu gehienetan, diferentzia hauek guztiak mantendu egin dira ikertutako epean zehar. Arazo mugagarri bat izateko arriskuaren diferentzia, berriz, gutxitu egin da (2,9tik 2,3raino).

Ondorioak

 

ONDORIOAK

Klase sozialen artean osasun-diferentziek beren horretan diraute:

• osasunaren pertzepzioan

• bizimoduaren mugapenean

• bizitza-ohituretan

• prebentzioko praktiketan

Azken Berriak

Pizkundea: abenduaren 27an denok Bilbora
Euskararen Kontseiluak bilkura handi bat egitera deitu du abenduaren 27an.   Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egiteko Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi dugun larrialdi linguistikoaren aurrean, zain gelditu baino, ...
Iñaki Peña: “Heriotza eta dolua: bizitzaren islak”
Osatuberri aldizkarian Iñaki Peñari elkarrizketa egin diote, heriotza eta doluaren gainean: "Heriotza bizitzaren parte saihestezina da, baina gizarte modernoan sarritan baztertu eta ezkutatu egiten da. Beldurrak, tabu sozialek eta ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan