Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

10. Osasun Jardunaldiak: Osasuna denontzat 2000. urtean

"BIDELAGUN" LAGUNTZA-EMAILEEN TALDEA

Egileak: M.J. ARREGUI , J. AZPIROZ , I. HERGUEDAS , A. CARIÑENA , B. MIHURA

Elizondo. Nafarroa


Sarrera

 

SARRERA

Populazioa egunetik egunera zaharragoa da, urte gehiago bizi gara. Baina, nola bizi gara? Euren etxeetan bizi diren adindun aunitz dago, etxetik ateratzen ez direnak dira, beste batzuk berriz, euren senitartekoak zaintzen dituztenak dira (horietatik ere aunitz adinduak dira). Familia hauek banatuak eta kopuru txikikoak dira, ondorioz, zainketak egiten dituztenek ez dute ordezkorik bilatzen tarteka atsedenaldiak izateko edo.

 

Eskualdean, adinduen egoitza bat dugu eta baita zentro psikogeriatriko bat ere.

Horretaz aparte, elkartasunerako azalpenak gehitzen doaz. Horregatik, bolondres talde bat egitea pentsatu da.

Metodoak

 

MATERIALA ETA METODOAK

Taldea hiru arlotan banatzen da:

1. Hastapen ingurukoa:

•   Kezka bereko pertsonak elkartu.

•   Antolaketarako talde egitura ezarri.

•   Informazioa bildu.

•   Errealitatea ezagutu.

2. Eraikuntza:

•   Helburuak ezarri.

•   Lege aldeko ezaugarriak bete.

3. Ezarpena:

•   Udalei, adinduen egoitzakoei, gizarte langileei eta giza euskarri bezala bolondresen funtzionamenduan parte hartu nahi duten guztiei azalpenak ematea.

•   Dirulaguntzak bilatu.

•   Publizitatea eman.

•   Bolondresak erakarri.

•   Bolondresei hasierako irakaskuntza eman.

•   Eskaerak jaso.

•   Bolondresak eskaera egin dutenekin elkartu.

•   Giza euskarri guztiei eta herritarrei erakarpen horren berri eman eta bolondresen ekintzen informazioa zabaldu.

Emaitzak

 

EMAITZAK

Gaur egun "Bidelagun"ek 32 bolondres ditu. Eta euren ekintzak honela banatzen dira:

•   Etxeetan.

•   Zahartzaroko egoitzetan (banakako laguntza, talde lana eta aisiarako ekintzak eginez).

•   Lekuz aldatu behar dutenen artean laguntza ematea (larrialdietan, aurrez antolatutako kontsultetan eta ingreso edo luzerako egonaldietan).

Ondorioak

 

ONDORIOAK    

•   Talde lana eta gestio demokratikoa.

•   Bolondresei jarraipenezko laguntza eman behar zaie: irakaskuntzan bezala, euren bizipen eta kezkak azaltzeko aukera ere bai.

•   Bolondresak, zer beharra dagoen jaso eta dagokion pertsonari zuzendu behar dio eta horrela arazoak konpontzen lagundu behar du.

Azken Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan