Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

10. Osasun Jardunaldiak: Osasuna denontzat 2000. urtean

MIOKARDIOKO INFARTU AKUTUA DUTEN GAIXOENTZAKO HASIERAKO ARRETA: ASPIRINA EMATEN DIEGU?

Egileak: K. REVIEJO , K. IBARGUREN , G. TXOPERENA , F. ZUBIA , M. ZABARTE

Ardura Intentsiboetako Zerbitzua. Arantzazu Ospitalea. Donostia


Helburuak

 

HELBURUA

Jakitea miokardioko infarto akutua (MIA) duten gaixoen hasierako arretan zein motatako medikuek hartzen duten parte eta horiek aspirina emateko ohitura duten ala ez aztertu.

Metodoak

 

GAIXOAK ETA METODOAK

1998ko azarotik l999ko abendura arte Arantzazu Ospitaleko Ardura Intentsiboetako Zerbitzuan MIAren ondorioz ingresatutako gaixo guztien zeharkako azterketa prospektiboa.

Aldagaiak: adina, sexua, hasierako arretan parte hartu daten medikuak, aspirina emateko ohitura eta heriotza- tasa.

Datuen iturria: Historia klinikoak.

Emaitzak

 

EMAITZAK

Aukeratutako apean, MIA zuten 364 gaixo atenditu ziren gure zerbitzuan. Batez besteko adina 65 12 urte (gazteena 24, zaharrena 97). Sexuari dagokionez, %75 gizonak izan ziren eta %25 emakumeak. Gaixo horien hasierako arretan parte hartu zuten mediku desberdinak eta horien aspirina emateko ohitura 1. taulan ageri dira. Heriotza-tasa %9,8 izan zen.

Ondorioak

 

MEDIKUA  LEHENMAILAKO  ANBULANTZIA   OSPITALEETAKO ARRETA MEDIKALIZATUA     LARRIALDIAK

                  %71

Aspirina BAI  %37  %67  %72

Aspirina EZ   %63  %33  %28

1. Taula

 

ONDORIOAK

Nahiz eta ezaguna izan aspirinak MIAren tratamenduan duen garrantzia, gaixo hauen hasierako arretan uste baino gutxiagotan erabiltzen da aspirina.

Azken Berriak

Euskaraz lan egiteko eta artatuak izateko eskubidearen alde mobilizatu dira administrazioko langileak
Iruñean asteartean egin dute kontzentrazioa, Donostian, Bilbon eta Gasteizen astelehenean, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta. “Berme juridikoak” exijitu dituzte. Astearte arratsalderako mobilizazio berria deitu dute Donostian, ...
Itzulbide Donostialdeko ESIn jarri da pilotaje fasean
Sara Lizeaga
Osatuberrin Itzulbide aplikazioari buruzko informazioa eman digute Sara Lizeagaren eskutik: Sara Lizeaga Osakidetzako traumatologoa da Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta hasieratik aritu da boluntario Itzulbide proiektuan. Testu klinikoetan espe...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan