Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

10. Osasun Jardunaldiak: Osasuna denontzat 2000. urtean

PAZIENTE ANTIKOAGULATUEN KONTROLA LABORATEGI ZENTRALERA JOAN GABE

Egileak: J.R. FURUNDARENA , M.C. ARRATIBEL , M.R. SAINZ , A. MENDIBIL

Donostiako Laborategi Bateratua. Donostia


Sarrera

 

SARRERA

Azken urteetan tratamendu antikoagulantea hartzeko egokiespenak ugaldu egin dira. Lehenago, pazienteak Ospitale handietan kokatutako Laboratorio Zentraletara joaten baziren ere, aipatutako gehikuntzak beste era bateko antolamendua egitera behartu gaitu.

Metodoak

 

MATERIAL ETA METODOAK

97ko Udaran sortu zen Donostiako Laborategi Bateratua (Gipuzkoako Donostialdea, Kostaldea eta Tolosaldea eremu geografikoko osasun zentroei eta Donostiako Osakidetzaren 3 Ospitaleei zerbitzua emateko). HYTWIN programari esker antikoagukatuen kontrolak informatizatu ziren. Pazientea bere osasun zentrora joaten da lagina ateratzeko, mezulari batek herri multzo bateko lagin guztiak jaso eta laborategi bateratura ekartzen ditu, analitika egiten da, dosia eta hurrengo kontrolerako data zehaztu, eta ordenagailuak, modema medio, emaitzak osasun zentroetako FAXetara igortzen ditu ordu biak baino lehenago.

Emaitzak

 

EMAITZAK

97an paperezko fitxak zeuzkaten 3.733 gaixoen datuak sartu ziren ordenagailura. 98an beste 613 gaixo antikoagulaturen datuak erantsi ziren eta 99an beste 1.317renak. 98an 48.694 kontrol egin ziren eta 99an 51.786. 2.000ren hasieran 3.890 fitxa aktibo dauzkagu. Egunero 250- 300 kontrol egiten ditugu (ospitaleratutako pazienteak barne).

 

Abantailak: pazienteak bere anbulatoriora joatearekin nahikoa du, paziente askoren kontrolak azkar egitea ahalbidetzen du eta datuen erabilpen estatistikoa errazten du.

 

Desabantailak: pazientearekiko zuzeneko kontaktua galtzen da eta osasun zentroaren bitartez egiten da, zenbait oharren transmisioa zaildu egiten da, gaizki-ulertuak gehiago dira, eta zenbaitetan FAX bidezko datuen igorpenak arazoak sortzen ditu.

Ondorioak

 

ONDORIOAK

97an antolatutako Zirkuitua eragingarria izaten ari da gero eta handiagoa den paziente antikoagulatuen multzoa kontrolatzeko. Gaixoak nahikoa du bere osasun zentrora joatea lagina ateratzeko nahiz emaitza jasotzeko. HYTWIN programak hobekuntzak behar ditu, batez ere datuak igortzeko FAXa ez den beste sistema azkarrago eta seguruago bat erabili ahal izateko.

Azken Berriak

Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela...
Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan