Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

10. Osasun Jardunaldiak: Osasuna denontzat 2000. urtean

ELGORRIA GIPUZKOAN 1986tik 1999ra BITARTEAN

Egileak: X. BERISTAIN , M. ALKORTA , M. MONTES , G. CILLA , E. PEREZ TRALLERO

Mikrobiologiako zerbitzua, Laborategi Bateratua. Donostiako Ospitalea. Osakidetza. Donostia


Sarrera

 

SARRERA

Elgorria txertoaren bidez ekidin daitekeen gaixotasun bat da. Gaur egun ere osasun publikoko arazo bat izaten jarraitzen du mundu osoan zehar. 1978. urteaz geroztik Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) elgorriaren aurkako txertoa ematen da, eta azken urteetan %90 baino gehiagoko txertaketa-hedadura lortu da. Lan honetan 1986-1999 bitartean elgorriak Gipuzkoan izan duen garapena aztertu dugu.

Metodoak

 

MATERIALA ETA METODOA

1986tik l999ra bitartean elgorriaren diagnosirako 941 lagin ikertu ziren. Erabilitako teknika MIg-ren entzimoimmunoanalisia (Behring Institutua) izan zen. Donostiako Mikrobiologiako Zerbitzura Gipuzkoa osoko laginak iristen dira (Deba Garaikoak izan ezik). Bestalde, urte hauetan zehar Gipuzkoan Adierazi Beharreko Gaixotasunen (ABG) sisteman jasotako elgorri-kasuak eskuratu genituen, EAEko Epidemiologi Aldizkarien bidez.

Emaitzak

 

EMAITZAK

Ikerturiko lagin guztietatik 172k MIg positiboa eman zuten (,3). Bestalde, epe berean Gipuzkoa osoan 4.112 kasu adierazi ziren. Urte horietan serologikoki egiaztatutako kasuak eta ABG sisteman adierazitakoak azaltzen dira ondorengo tauletan, urte horiei dagozkien intzidentziekin batera.

Ondorioak

 

ONDORIOAK

*Alemaniatik inportaturiko kasua. dg: datu gabe.

1. Azken urte hauetan elgorri-kasuen beherakada nabaria gertatu da.

2. 1998. urtean ez zen elgorri-kasurik adierazi. Hori gure laborategiko datuekin bat datu, 1996az geroztik ez baitugu kasu positiborik izan.

3. Nahiz eta egoera ezin hobean egon, zainketa-neurriak jartzen jarraitu behar da, kasu berriak lehenbailehen diagnostikatzeko, eta hartara, beharrezkoak diren neurriak hartuz, gaixotasun hau kontrolatzeko.

4. Txertaketa-programa kontsolidatu batean beharrezkoa da elgorri-kasuen egiaztapen serologikoa.

5. Data hauek ikusita, esan genezake Osasunaren Mundu Erakundeak Europako erregioan 2007. urterako elgorria desagerrarazteko dituen helburuak betetzeko moduan gaudela.

Azken Berriak

Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela...
Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan