Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

10. Osasun Jardunaldiak: Osasuna denontzat 2000. urtean

PROSTATAKO MINBIZI KOKATUAREN KIRURGIA ERRADIKALAREN BALORAZIO KUALITATIBOA

Egileak: G. GARMENDIA* , J.P. SANZ , C. CALDERÓN , J.R. SALMERÓN , A. CÁTEDRA , I. SANTAKRUZ

Bidasoako Ospitalea. Hondarribia


Sarrera

 

SARRERA

Prostatako minbizia da gizonengan azaltzen diren tumoreen artean ugarienetako bat. Gehikuntza nabaria da gainera eta heriotza- tasa orokorrean duen portzentaia ere handitu egin da. Gaur egun prostatektomia erradikala da tratamendurik egokiena kokatuak dauden prostatako tumoreen aurka, sendatzen direnen portzentaia handia lortzen baita.

Metodoak

 

MATERIALA ETA METODOAK

Kirurgia onkologiko guztietan bezala, morbilitate handia dago kirurgia honi lotuta. Kirurgiak gaixoarengan eta bere inguruarengan dituen eraginak eta teknikaren morbilitatea kontuan harturik, ezin ditugu baloratu parametro biologikoak bakarrik (PSAren gehikuntza, proba erradiologikoak,...) interbentzio baten emaitza ontzat edo txartzat eman nahi dugunean. Gaixoak berak eta bere familiak asistentziaren kalitateaz duen balorazioa kontuan hartu behar da.

 

Analisi mota hauek inkesta bitartez egin daitezke eta horretarako galdekizun egokiak diseinatzen ari dira. Gaur egun Osakidetzak iritzi bilketa sistematizatua egiteko duen bide bakarra satisfazio inkesta orokorrak dira eta horiek ez dira nahiko helburua lortzeko.

 

Atentzio profesional on batek gaixoaren eta bere inguruaren atentzio integrala eskatzen du, alderdi teknikoak bakarrik kontuan hartzea ez baita nahikoa. Horregatik, lan honetan, medikuntzaren praktikaren kalitateari buruzko bibliografia berrikusiko da, betiere patologia hau aztertuta.

Emaitzak

 

EMAITZAK ETA ONDORIOAK

Bizi-kalitatearen ikasketek osatu egiten dituzte prostatektomia erradikalaren emaitza klinikoei buruz genituen ezagupenak.

 

Azken Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan