Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

15. Osasun Jardunaldiak: Adimen Osasuna Oztopoak Gainditzen

ENTZUMEN BIDEAREN P300 POTENTZIAL KOGNITIBO EBOKATUA. METODOLOGIA, ZENTZU FUNTZIONALA ETA ERABILERA

Egileak: M.O ARECHAGA , OLATZ OLAZIREGUI , J URRIZA , IÑAKI GARCÍA DE GURTUBAY

Bideko Ama Birjina Ospitalea. Iruña.


Sarrera

 

Entzumen bidearen P300 potentzial ebokatua, bi soinu desberdinen sekuentzia baten, bietako bati arreta jarriz lortzen den potentzial kognitiboa da. Horretarako, proba egiten ari zaion pertsonari soinu mota bat agertzerakoan botoi bat sakatzea edo soinu horiek zenbatzea eskatzen zaio. Sumatutako soinuak potentzial ebokatu nabarmen bat sortzen du elektroenzefalogramaren area zentro-parietalaren inguruan, aktibatu egin diren neurona taldeen ondorioz.

Funtzionalki potentzial horren eragiketaz ohartzeko, memoria sentsorialaren eta jakinaren gaineko diskriminazioaaren funtzioek hartzen dute parte.

Bere erabilera klinikoa nahiko murriztua dago, balio normalen aldakortasuna dela eta. Hala eta guztiz ere, beste erabilera batzuen artean, potentzial kognitibo honek Hiperaktibitatearen eta Arreta Falta Sindromearen (TDAH) erantzun terapeutikorako balio du, betiere arreta hondatuta daukate azpitaldean. Tratamendurik gabe ez dute P300-ik sortzen, bai aldiz anfetaminak hartu ondoren.

P300-ren erabilerari buruzko zenbait kasu adierazgarri aurkezten ditugu.

Azken Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan