Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

15. Osasun Jardunaldiak: Adimen Osasuna Oztopoak Gainditzen

MENDIKO ESKIATZAILEEN DIETA, LEHIAKETA AURRETIK ETA LEHIAKETA OSTEAN

Egileak: ELENA DIAZ EREÑO *, FÁTIMA RUIZ LITAGO *, JAVIER GIL GOIKURIA *, AMAIA IRAZUSTA ASTIAZARAN **, JON IRAZUSTA ASTIAZARAN *, JAIME ZUBERO LINAZA *, SUSANA GIL OROZKO ***

* Fisiologia Saila. Medikuntza eta Odontologia Fakultatea. Euskal Herriko Uni- bertsitatea. ** Erizaintza Eskola. Euskal Herriko Unibertsitatea. *** Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea (SHEE – IVEF).


Helburuak

 

HELBURUA

XXIX Copa de Regil (2004) proban parte hartu zuten mendiko eskiatzaileen lehiaketan izandako dietari buruzko azterketa.

Metodoak

 

MATERIALAK ETA PROZEDURAK

Parte hartu zuten 20 gizonezko lehiakide aztertu ditugu, 34.4 (+9.4) urtere- kin eta 73.7 (+9.4) kg-ko pisuarekin. Lehiaketa aurretik, bitartean eta ondorengo bi egunetan izandako dietari buruzko informazio zehatza jaso genuen. Horretarako, kirolariek, nutrizioari buruzko inkesta mota bat bete zuten 4 eguneko janari eta edari guztiari buruz. Jasotako datuak Alimentación y Salud (Mataix) programa informatikoarekin aztertu ditugu.

Emaitzak

 

EMAITZAK

Lehiaketa osteko egunetan hartutatako kaloria kopurua nabarmen txikiagoa da. Lehiaketa aurretik 3454 Kcal eta lehiaketaren egunean 3473 Kcal, ondorengo bi egunetan 2513 eta 2669 Kcal hartzen dituzte.

Lehiaketa aurretik eta lehiaketaren egun berean hartzen duten proteina kopurua gomendatutakoa baino handiagoa da, 2.02 eta 1.66 gr/Kg-koa, hurrenez hurren. Gomendioaren azpitik gelditzen da hurrengo egunetakoa: 1.23 eta 1.38 gr/Kg-koa, hurrenez hurren.

Karbohidratoen kopurua kasu guztietan gomendatutakoa baino txikiagoa da eta nabarmen gutxitzen da lehiaketa ondorengo egunetan.

Gantzen kontsumoa oso altua da ikertutako lau egunetan, energiaren % 30etik gora alegia.

Azkenik, E bitaminaren kopurua nahikoa da lehiaketa aurreko egunean eta lehiaketaren egun berean (gomendiotik gora, % 170etik % 150era bitaretan) eta lehiaketa osteko egunetan oso baxua (% 76koa eta % 61ekoa).

Ondorioak

 

ONDORIOA

Ateratako emaitza hauekin esan dezakegu kirolariek lehiaketa ostean gutxiago zaintzen dutela euren elikadura eta, aldi berean, gaizki egiten dutela modu egokian suspertzeko beharrezkoak diren mantenugaiak eta kaloria kopurua berreskuratzeko prozesua.

Azken Berriak

Uda ikastaroa: Gure lurraldean eta ikerketatik generoaren osasuna zaintzen
Nola eragiten du generoak osasunean, eta zer ikerketa egiten ari dira gure lurraldean hori aztertzeko?   ???? 4 hitzaldi ???? Musikarekin girotutako mahai inguruak   ➡️ Uda ikastaroaren programa eta matrikulazioa hemen   ...
Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikarien Hiztegia
Bitor Arbazuzak honako altxorra ekarri digu: Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietarako Teknikarien (EZLT) Hiztegia. 2020an hasi zuen bere lana eta zenbait zeladorek, EZLT-k parte hartu dute, euskaldunak eta erdaldunak eta horietako batek be...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan